Beroak akabatuko al gaitu?

Eguraldia ez da gauza finko eta iraunkorra. Betidanik, aro beroak eta hotzak izan dira Lur planetan, heze eta lehorrak izan diren bezalatsu. Azken hamarkadetan, ordea, gizakiok eragindako aldaketak hizpide ditugu; gai izango ote gara gure etxe honetako eguraldia goitik behera eraldatzeko? Hona hemen galdera horri erantzuteko balio lezaketen zenbait aztarna.
Eguraldia aldatzea ez da gauza berria. Lurra sortu zenetik, duela mila milioika urte, etengabeko aldaketak izan dira. Duela 10.000 urte, adibidez, Lurraren batez besteko tenperatura egungoa baino laupabost gradu gutxiagokoa zen, eta izotzak planetaren eremu handiak estaltzen zituen. Dakigunez, lau izotzaldi nagusi izan dira historian, eta, aurreikusi denezgizakion eragina etengabe ari baita Lurra berotzen, berriak izango dira etorkizunean.
Eguraldia aldatzea ez da, beraz, aparteko zerbait. Gaur egun kezkatzen gaituen arazoa honakoa da: arinegi aldatzen ari dela eguraldia, edo, hobe esan, arinegi aldatzea eragiten ari garela gizakiok. Gakoa, esan bezala, Lurraren tenperatura gero eta handiagoa da, eta horrek zer ikusi zuzena du hainbestetan entzungo zenuten negutegi efektuarekin. Ikus dezagun zer den efektu hori.
Negutegi efektua gertakari naturala da. Berari esker, Lurran bizia egon daiteke, eguzkitik datorren beroaren zati bat berton geratzea ahalbidetzen baitu; osterantzean, oso-osorik ihes egingo luke espaziora, eta ezinezkoa izango litzateke ur likidoa eta, beraz, bizia (gaur ezagutzen dugun eran behintzat) izatea. Negutegi efektua hainbat gasen eraginari esker gertatzen da: dioxido karbonoa, metanoa, ur-lurruna Duela 200 urte inguru iraultza industriala hasi zenetik, ordea, gas horietako batzuen batez bestekoak biderkatu dira atmosferan, dioxido karbonoarena batez ere. Hortaz, negutegi efektua areagotu egin da eta Lurra gero eta toki beroagoa bilakarazi du.
Hamarkada sargoritsua
Aditu askoren aurreikuspenen arabera, martxa honetan jarraituz gero, 2080. urtean Lurraren batez besteko tenperatura oraingoa baino bizpahiru gradu altuagoa izango da. Ez dirudi gehiegi, baina ondorio larriak izango ditu: alde batetik, itsasoaren maila handitu egingo da, polo inguruetako izotz zati handiak urtzearen ondorioz batik bat. Igoera 40 zentimetrokoa izango da, hain zuzen ere; horrek uholdeak eragingo ditu, eta herrialde askok (Asiako hegoekialdeko gehienek, Mediterraneoko itsasbazterrekoek, Karibeko, Ozeano Bareko eta Indikoko uharteek ) desagertzeko arriskua izango dute, gaur egungo hiririk handienetako batzuk barne. Bestelako aldaketarik ere izango da: gaixotasun tropikalen eremua zabaldu egingo da, ur edangarriaren kopurua murriztu egingo da, uztak okerragoak izango dira, ekaitz gehiago izango dira Zerrenda luze bezain beldurgarri baten adibide batzuk baino ez dira.
Zientzilariak ez dira txantxetan ari. Duela milaka urte nolako eguraldia genuen zehatz-mehatz ezagutzeko modurik ez dugu, baina XX. mendean tenperaturaren neurketa zehatzak egin dira mundu zabalean, eta datuek ez dute gezurrik esaten: neurketak egiten direnetik, sei urte beroenak azken hamarkadan suertatu dira.
Euskal Herrian baditugu tenperatura eta euri kopuruaren erregistroak egiten dituzten guneak. Horietako bat Igeldoko estazioa da, eta bertako datuei buruz Miguel Angel Manjon meteorologoa mintzatu zaigu: Mundu mailako ikerketen arabera, inoizko urterik beroena 1998 izan da, baina hemen, Euskal Herrian 1989 izan zen.
Manjonek dioenez, orobat, 80ko hamarkadatik hona, tenperaturak etengabe gora egin du -kontuan izan behar da Igeldoko neurketak 1928tik honakoak direla-, baina nik ez dut daturik igoera hori gizakiaren eraginaren erruarengatik gertatu dela esateko. Munduko beste zenbait tokitan egindako ikerketek, aldiz, hala dela diote. Dena dela, eta beti ere Manjonek adierazitakoaren arabera, 1998 mundu osoan hain beroa izana Umea delakoaren ondorioa dela uste dute zientzilariek.
Kasu honetan, bederen, ez dago errua gizakiari leporatzerik: Ume ospetsua gertakari naturala da, eta ez du zerikusirik gure ingurua hondatzeko dugun zorigaiztoko ohitura horrekin.

Euskal Herrian ere beroa