Bermeo Rockaz blai

Bermeo Rockaz blai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bermeo-rockaz-blai/@@download/image/43p14-1_1368096206.jpg
2004/07/02
erreportajea
Asier Mendizabal
Aritzatxu Rock Free (ARF) jaialdia uztailaren 17an egingo da Bermeoko Pergolan, 21.00etan.  Gorilla, Muletrain, Basque Country Pharaons, Safety Pins eta Uzi Trio taldeek parte hartuko dute bertan. Ekitaldi guztiak doan izango dira eta kanpatzeko aukera izango da. Hona hemen musika taldeei buruzko zenbait argibide.

Gorilla
Hirukote ingelesak gitarra boteretsuek habetutako 70eko hamarkadako rock gogor klasikoa egiten du. The Who, Grand Funk, MC5 eta Blue Cheer talde klasikoek eragina izan dute taldean. Beraz, riff gogor indartsuak nagusi dira euren kontzertuetan. Orain arte bi disko karrikaratu dituzte.

Muletrain

Madrilgo laukotean Aerobitch punk-rock talde ezaguneko hiru kidek jotzen dute. Egitasmo honetan, hardcore gordina, azkarra eta basatia egiten dute, punk-rocka alde batera utzi gabe. Berriki estreinako diskoa argitaratu dute, Beat Genration zigiluarekin. 80ko hamarkadako hardcore zaleentzat, ezinbesteko hitzordua.  

Basque Country Pharaons

Iruñearrak Mermaid taldeko kideen lagunminak dira. Hard-rock-a darie euren gitarrei. Gainera, kontzertuak oso ikusgarriak izaten dira.

Safety Pins

Punk-rock hirukote bilbotarra nahiko ezaguna da. Zenbait disko grabatu dituzte Munster zigiluarekin. AEBetako 70eko eta 80ko hamarkadetako punk-rocka dute ardatz.

Uzi Trio

Bermeoko hirukotea jaialdiko ezustea izan daiteke. Punk-funk-a maite dute, eta jazz ukituei ere ez diete muzin egiten. Minutemen, Gang of Four eta Fugazi gogoko dituzte.