Berlin erotikoa

Ez da kasualitate hutsa Alemanian izatea, ezta, ziur aski, hiri honetan izatea ere. Lehenengo sexshopak han hasi baitziren eta nazioarteko porno produkzio indartsuena ere Alemaniatik datorkigu eta. Venus Berlin azokak erotismoaren hiriburu bihurtu du egunotan Europaren bihotza.
Ateak 1997 urtean zabaldu zituen aurrenekoz, eta orduz geroztik hazi besterik ez da egin, nazioarte mailan sektoreko erreferentziazko hitzordu bilakatu arte. Zifrak adierazgarriak dira oso: 30.000 metro karratu, 35 herrialdetatik hurbildutako profesionalak eta 400 erakustoki baino gehiago. Ez dezagun ahantzi, baina, Venus Berlin feria honen atzean ere negozio gordina dagoela, eta hain justu hortik heldu dira lehen pitzadurak. Krisia tarteko, orain pare bat urte zenbait erakusketari asaldatu egin ziren antolakuntzatik kobratzen zitzaizkien kuota garestien aurrean, eta azoka paralelo bat abiatu zuten, gaur egun oraindik data beretsuetan aste bat gora behera eta Alemanian bertan, Hannoverren, indarrean dena: Erofame. Esan dezagun, bide batez, bigarren hau askoz ere profesionalagoa dela.
Baina goazen pausoz pauso. Zer aurki dezakegu tankera honetako feria batean? Komeni da argitzea horrelako leku bat bisitatzeko bi modu daudela, arras desberdinak eta, zentzu horretan, zeharo diferenteak direla, baita ere, eskaintza batzuk eta besteak. Hurbiltzen diren sektoreko profesionalentzat porno ekoizle berriak, hornitzaile berriak, produktu erotiko desberdinak... ezagutzeko modua da, nolabait esatearren, azken joeren berri izateko elkargunea, merkatuaren nondik norakoak ezagutzeko lekua. Negozio edo denda txikientzat oso zaila da Alemanian bertan erostea, baina behintzat ideiak hartzeko baliagarria zaie, ondoren antzeko produktuak beste bide batzuetatik eskuratzeko. Aldiz, erosketa bolumen handiagoa duten negozioak eskaerak eta kontratuak finkatzeko asmoz ere joaten dira. Pentsa, porno filmak paleaka ikus daitezke han, pabilioian zehar fenwich gainean alde batetik bestera mugitzen.
Baina Venus Berlin azoka honek badu, esan bezala, bigarren aurpegi bat, publiko zabalari begirakoa, entretenimendura bideratua eta, beraz, profesionaltasunetik urrunduta espektakulu hutsa besterik ez dena. Garai batean porno ekoizleek zuten erabateko kontrola eta protagonismoa honetan. Unean uneko izarrak eramaten zituzten, eta hauek zuzeneko sexua praktikatzen zuten bertaratutakoek ikus zezaten. Gaur egun ere bada horrelakorik, baina orain Interneten lan egiten duten enpresek hartu dute indarra eta, nolabait, bisitarien neurrirako zerbitzuak (strepteaseak, zuzeneko sexua baita ere) eskaintzen dituzte. Dena dela, Erofame feria paraleloan mugitzen diren erakusketariak desmarkatu egin dira ildo show zale honetatik eta askoz ere jardun profesionalagoaren aldeko apustua egin dute. Aldiz, Venus Berlin azokan segitzen duten lau ekoiztetxe handiak gero eta gehiago ari dira sakontzen eta tematzen espektakularizazio horretan. Eta, seguru aski, horregatik dira, oraindik gaur egun, batez ere gizonak hurbiltzen direnak; betiko sexualitate eredu zaharkituen errepikapena direlako show hauek.
Espektakularizazioari kritika
Bere garaian, oraindik ere esku artean ditugun gai hauek normalizatzeke zeudenean, Verlin Benus azokaren tankerako ekimenek ekarpen garrantzitsua egin zuten adierazpen erotiko ezberdinen tolerantziaren alde (homo, hetero, trans, trabestiak...) eta baita mota guztietako produktu eta zerbitzu erotikoen salerosketaren onarpenaren alde ere. Egun, ordea, merkatua normalizatu egin da eta garaia heldu da pauso bat harago joateko, sexualitatea ulertzeko moldea aldatzeko. Larrua zenbatetan eta nola jotzen dugun gailentzetik, nork bere gizontasuna edo/eta emakumetasuna nola ulertzen eta bizitzen duen nabarmentzera pasatu beharko genuke; alegia, egiten duguna normalizatzetik garena edo sentitzen duguna normalizatzera pasatu behar dugu.
Eta fase berri honetan, espektakularizazioak dakarren haragi hutsak ez du zentzurik. Horretara mugatzeak sexualitate kontzeptu urriegia transmititzen du eta iraganeko ereduak indartzen ditu: sexualitate oso genitala, koitala, falozentrikoa, orgasmikoa (orgasmoa helburu bihurtuta), matxista eta elitista (soilik gorputz perfektuek goza dezaketela iradokitzen baitigu).
Hala ere, tankera honetako ikuskizunak eta pornoa bera ez dira txarrak bere horretan. Hau da, arazoa ez da erotismoaren espektakularizazioa bera, baizik eta guk hau kudeatzeko, gure neurrira erabiltzeko, barneratzeko, kritikatzeko... dugun tresna eta baliabide falta; sexu hezkuntza falta, azken batean.
Halakoak ikustetik baino gehiago, sinestetik dator problema. Eta film edo show batean ikusitakoa sinetsi ez ezik gure bizitzan erreproduzitu nahi izatetik. Ganorazko sexu hezkuntza da halakoak saihesteko gakoa.