Bergarako Laino Indoor Skateparkek II. urteurrena ospatuko du urriak 29an

Bergarako Laino Indoor Skateparkek II. urteurrena ospatuko du urriak 29an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bergarako-laino-indoor-skateparkek-ii-urteurrena-ospatuko-du-urriak-29an/@@download/image/201110215080laino2urteurrena.jpg
2012/12/13
berria
Bergarako Laino Indoor Skateparkek bigarren urtebetetzea ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du urriak 29an.



Eguerdiko 14:00etan parriladarekin hasiko dute festa, eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 17:00etan skate txapelketaren txanda izango da. Skate Miniranpan izango da txapelketa eta hiru sari banatuko dituzte. Lehenak, 300 eusko –skate materiala– irabaziko ditu, bigarrenak 150, eta azkenak berriz, 50 eusko.
Gaueko 22:30etan kontertuak hasiko dira, eta hala nola, The Soulbreaker Company, Sumisión City Blues eta FIachras taldeak ariko dira. Gaua apurtu arte, DR. Mansilla Vs APu Ramonerekin hitzordua izango dute bertaratuko diren guztiak.