Bereizgarria, delitugileentzat

Bereizgarria, delitugileentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bereizgarria-delitugileentzat/@@download/image/82p12ohio.jpg
2012/12/13
berria
AEBetako Ohio estatuan ika-mika handia eragindako neurria onartu dute: zenbait delitugileri auto matrikula bereizgarria jartzea, jendeak jakin dezan zer egin duten. Neurria, hain zuzen ere, mozkortuta gidatzeagatik edo sexu abusuak egiteagatik zigortutakoei ezarri diete; lehenengoek matrikula gorria eraman behar dute, eta berde fosforeszentea, bigarrenek.