Bere txakur laguntzailea alboan duela erditu duen lehen emakumea

Bere txakur laguntzailea alboan duela erditu duen lehen emakumea Erresuma Batuko lehena izan da behintzat eskubide hau eskuratzen. Honela, bere txakurra erditze prozesu osoan lagun izan du. Aurretik, bat-bateko hiru abortu pairatuak zituen bere osasun arazoak direla. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-txakur-laguntzailea-alboan-duela-erditu-duen-lehen-emakumea/@@download/image/char_284364_20211230105111.jpg
2022/01/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erresuma Batuko lehena izan da behintzat eskubide hau eskuratzen. Honela, bere txakurra erditze prozesu osoan lagun izan du. Aurretik, bat-bateko hiru abortu pairatuak zituen bere osasun arazoak direla.
Bere txakur laguntzailea alboan duela erditu duen lehen emakumea

24 urteko Charlotte Beard-ek 50 ordu pasa zituen erditzen, Flump, bere laguntzarako txakurrak alboan zuela. Haurra osasuntsu jaio zen azkenik. 

Bihotz arazo bat pairatzen du Charlottek eta hori dela eta, konortea galtzen du maiz, min kronikoak ditu eta baita konbultsio krisiak ere. Erresuma Batuan lehengo emakumea bilakatu da, ospitaleko erditze gelan bere txakurra edukitzeko eskubidea ukan duena. 

Bere osasun arazoak direla eta hiru abortu pairatuak zituen eta Flump, orain dela bi urtetik bere txakurra, entrenatuta dago konbultsio horiek atzemateko gertatzear daudenean. 

"Flump nire laguna da edo nire luzapen bat. Hain momentu zaurgarri eta garrantzitsu bat Flump gabe igarotzeak ez zuen zentzurik niretzat", adierazi dio Charlottek The Times egunkariari. 

Txakurra bere mediku hitzordu guztietan presente egon zen, baita bere haurdunaldiko hilabeteetan zehar ospitalera egindako bisitetan. Erresuma Batuan legearen barruan aipatzen da laguntzazko animaliak ospitaleetan sartzeko eskubidea izatea, baina ospitale guztiak ez daude jakinaren gainean. "Sekulako antsietatea eragingo zidakeen Flump gabe igaro behar izan banu guzti honetatik", azaldu du neskak.
 

Charlottek bere, Alfie, haurrari ongi etorria eman zion lau hankako bere lagunaren alboan. Flump, erditze momentuan ohearen bukaeran eseri zen, babesa emanez momentu oro.