Berdintasunaren aurkako erresistentziei buruzko zikloa antolatu dute Donostian

Berdintasunaren aurkako erresistentziei buruzko zikloa antolatu dute Donostian Bost hitzaldi egingo dituzte urtarriletik maiatzera, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea eragozten duten oztopoen inguruan arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasunaren-aurkako-erresistentziei-buruzko-zikloa-antolatu-dute-donostian/@@download/image/ia_feminismo_900x600.jpg
2023/01/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bost hitzaldi egingo dituzte urtarriletik maiatzera, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea eragozten duten oztopoen inguruan arituko dira.
Berdintasunaren aurkako erresistentziei buruzko zikloa antolatu dute Donostian

Emakume filosofoek, ikertzaileek, politikariek, ekintzaileek eta komunikazioan adituek parte hartuko dute San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateko ARES ikerketa programak antolatutako zikloan, eta desberdintasuna mantentzen duten arrazoi nabarmen eta sotilak izango dituzte hizpide. Horiei 'erresistentzia antifeministak' deitu diete eta hitzaldi bakoitzak horietako bat izango du ardatz.

Honela azaldu dute antolatzaileek ziklo honen zioa: "Zalantzarik gabe, gizarteak aurrera egin du berdintasunean. Hala ere, aurrerapenaren gaur egungo erritmoan, 300 bat urte beharko dira genero parekotasuna lortzeko, NBE Emakumeak erakundearen azken txostenaren arabera. Parekidetasuna ez lortzeaz gain, COVID-19aren pandemia, gerrak, krisi klimatikoa eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen aurkako indarkeriazko erreakzioa bezalako erronka globalak, lortutako lorpenak higatzen ari dira, txosten horren arabera".

Bihar, hilak 31, izango da lehen saioa, Resistencias frontales a la igualdad izenburupean, Rosa Cobo hizlari eta Miren Gutierrez moderatzailea direla. Cobo teorialari, ikertzaile eta idazle feministak, mugimendu antifeministak hasieratik gaur egunera arte nolakoak izan diren aztertuko du.

Hurrengo saioa otsailaren 17an izango da, Violencia y misoginia izenekoaNerea Barjola politologo, aktibista feminista, ikertzaile eta idazlea arituko da, Miren Berasategiren gidaritzapean. Aktibismo feministaz gain, bere lan akademikoa emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren irudikapenei buruzko hausnarketan oinarritu du, hainbat artikulu eta hitzaldiren bidez. Nerea Barjolak terrore sexuala emakumeen gorputza eta bizitza kontrolatzeko, menderatzeko eta ustiatzeko estrategia gisa aztertzen du. 

Lorea Agirre, Idurre Eskisabel,  Amagoia Gurrutxaga eta Ainara Lasa izango dira martxoaren 7an, Miren Berasategirekin. Gure inguruan dauden berdintasunaren aurkako erresistentziei buruz solas egingo dute: "Erresistentzia antifeministak gizarte eremu guztietan daude, eta, berdintasun espazioak konkistatu baditugu ere, emakumeok diskriminazio modu askori egin behar diegu aurre gure inguruan. Lokatza podcastak emakumeei buruzko gaiak jorratzen ditu, migraziotik mobilizazio sozial eta kulturalera. Hemen ere ba al daude erresistentzia antifeministak? Nola agertzen dira? Ez al gara berdin  jabetzen, gertuago daudelako?".

Apirilaren 4an, neomatxismoen inguruan arituko dira Estrella Montolio, eta Miren Gutierrez. Genero-diskriminazio algoritmikoa izango dute aztergai, algoritmoak gero eta gehiago erabiltzen baitira lanak, maileguak, mediku-arreta  eta bestelako zerbitzuak eskaintzeko, baita pertsonen portaeran eragiteko ere.

Azkenik, maiatzaren 30ean, Ana de Miguel izango da zikloan. Ana de Miguelen azken argitalpenek genero desberdintasuna formalki berdintasunezkoak diren gizarteetan, bereziki gazteen artean, nola erreproduzitzen den ulertzeko gakoak bilatzen dituzte, baita genero-indarkeriari buruzkoak ere. Saio honetan, berdintasunaren aurkako barne-erresistentzien inguruan hausnartuko du. 

Hitzaldiak San Telmo Museoko ekitaldi aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da eta streaming bidez ere eskainiko dute museoaren Youtube kanalean.