Berdintasuna lanean?

%34,7 gutxiago irabazten dute, batez beste, emakume langileek gizonek baino, LAB sindikatuak salatutakoaren arabera. Arrazoien artean, LABek dio gizonekin alderatuta emakumeek behin-behineko kontratu gehiago izaten dituztela emakumeen %33; gizonen %24, eta oro har, behin-behineko langileek %43 gutxiago irabazi ohi dutela.