Berdintasuna, harro, aldarrikatzeko eguna

Berdintasuna, harro, aldarrikatzeko eguna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasuna-harro-aldarrikatzeko-eguna/@@download/image/20106257764Bandera_Gay,_Dia_del_Orgullo_Gay,_Madrid.JPG
2012/12/13
berria
Berdintasuna, harro, aldarrikatzeko eguna
Gay eta Lesbianen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da gaur. Asteburu osoan zehar gure hiriburuetan hamaika ekitaldi izan den arren, gaurkoa da berdintasuna harrotasunez aldarrikatzeko eguna.




Elkarteek beren manifestuak irakurriko dituzte. Bilboko Hegoak taldea, esate baterako, pozik agertu da azken urteetan emandako aurrera pausoengatik -izatezko bikoteen legea eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartzen dituena aipatu dituzte adibide gisa-, baina oraindik ere bide luzea dagoela egiteko gogora ekarri du. "Mespretxuak eta irainak egon badaude. Diskriminazioa oraindik ere present dago".
Hona hemen Hego Euskal Herrian gaur egingo dituzten manifestazioak:
Bilbo. 20:00etan Moyua plazatik.
Gasteiz. 20:00etan Andra Mari zuriaren plazatik.
Iruñea. 20:00etan. Autobus geltoki zaharretik.
Donostia. 19:30ean Bulebarretik.