Berdintasun eta aniztasun fase berria Oscar sarietan

Berdintasun eta aniztasun fase berria Oscar sarietan Zinemaren Akademiak adierazi du sarietarako aukeraketan bereziki arduratuko direla dibertsitate parametroak zaintzeaz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasun-eta-aniztasun-fase-berria-oscar-sarietan/@@download/image/gone-with-the-wind-hbo-max.jpg
2020/06/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zinemaren Akademiak adierazi du sarietarako aukeraketan bereziki arduratuko direla dibertsitate parametroak zaintzeaz.
Berdintasun eta aniztasun fase berria Oscar sarietan

Zinemaren munduko aktore, zuzendari, ekoizle eta bestelako langileek urtetan salatu dute Oscar sariak "zuriak, gizonezkoak eta heteronormatiboak" direla; orain, Geroge Floyd-en hilketak eta #BlakLivesMatter mugimendu antiarrazistak, enegarrenez ekarri du eztabaida zinemaren mundura. Egunotan hainbat eztabaida sortu dira sare sozialetan, Gone With The Wind (1962) film klasikoa ala Little Britain umorezko telesaila zentsuratzeko eskaeren eta artearen eta protestaren arteko bereizketa eskatzen dutenen artean, adibidez.

Hala, zinemaren akademiak adierazpen bat argitaratu du asteburuan; bertan zehaztu dutenez, 2021. urteko edizioan, berdintasun eta aniztasun parametroak zorrotz baloratuko dituzte filmen aukeraketa egiterakoan. Neurri horiekin, urteko film onenen aukeraketan aniztasun handiagoa eta orain arte diskriminazioa jasan duten kolektiboen berdintasuna bermatu nahi duela adierazi dute Arte eta Zientzia Eszenikoen Akademiaren arduradunek.

IRAKURRI AKADEMIAREN JATORRIZKO MEZUA OSORIK