Benizze proiektuak irabazi du I. Paradisu Zinema beka

Benizze proiektuak irabazi du I. Paradisu Zinema beka 10.000 euroko saria jasoko du eta 2024ko EHZ jaialdian kontzertua emango du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/benizze-proiektuak-irabazi-du-i-paradisu-zinema-beka/@@download/image/benizea.jpeg
2023/09/19
10.000 euroko saria jasoko du eta 2024ko EHZ jaialdian kontzertua emango du.
Benizze proiektuak irabazi du I. Paradisu Zinema beka

Beñat Goitia musikariaren Benizze proiektua hautatu dute, Iñigo Muguruza gogoan, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak antolatutako Paradisu Zinema Bekaren lehen edizioan. 10.000 euroko saria jasoko du Benizzek, diskoa ekoitzi, editatu eta haren sustapena egiteko. Gainera, 2024ko EHZ jaialdian jotzeko aukera izango du.

Proiektuaren "ausardia eta freskotasuna" nabarmendu du Andres Kamio Elkar Musikako arduradunak, Joana Barbier EHZ festibaleko antolatzaileak eta Maia Muruaga Antxeta irratiko kazetariak osatutako epaimahaiak. Ibilbidearen hasieran dago proiektua eta gaur egungo Euskal Herriko belaunaldi gazteen musika ohituretara "erraz" egokituko delakoan daude. 

Guztira, hogeita zortzi talde aurkeztu dira bekara, eta horien lana ere nabarmendu dute: "Argi geratu zaigu Euskal Herrian eta euskaraz asko ekoizten dela; hainbat estilotan, gainera".