Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu dute

Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu dute Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 2ra arte egongo da zabalik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/benito-ansola-sarirako-lanak-aurkezteko-epea-luzatu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2017-06-14 a las 14.00.52.png
2017/06/14
albiste-laburra
Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Benito Ansola Sarirako proiektuak aurkezteko epea uztailaren 2ra arte luzatzea erabaki dute. 18-36 urte bitartekoentzat da eta irabazleak 3000 euroko saria jasoko du bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko.

    •    Proiektuak aurkezteko epea: uztailaren 2ra arte.
    •    18-36 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte.
    •    Irabazleak 3000 euroko saria jasoko du aurkeztutako proiektua gauzatzeko.
    •    Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena.


Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko antolatu dute laugarren Benito Ansola Saria, EHUko Mikel Laboa katedraren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Amateurrak profesional bihurtzeko baliatu dezakeen giltza da Benito Ansola, euskarazko zinemagintza bultzatzeko Saria: irabazleak, 3000 euroko saria jasotzeaz gain, bere lanaren gaineko ikusmira sortuko du, Euskal Zine Bileran estreinatuko baita gauzatzen duen proiektua. 

Saritutako proiektuaren  izena 2017ko Lekeitioko Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakinaraziko da. Irabazleak, izendapena jaso eta 2018ko uztailaren 1era  bitarteko epea izango du ikus-entzunezkoa bukatu eta antolakuntzari helarazteko.


Benito Ansola sariei buruzko informazio guztia (Aurtengo oinarriak, aurreko edizioak, aurreko edizioetako irabazleak…) HEMEN.