Bengok eta Ilargik kontzertua emango dute urriaren 3an, Donostiako Intxaurrondo aretoan

Bengok eta Ilargik kontzertua emango dute urriaren 3an, Donostiako Intxaurrondo aretoan Musika urbanoaz eta popaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bengok-eta-ilargik-kontzertua-emango-dute-urriaren-3an-donostiako-intxaurrondo-aretoan/@@download/image/BENGO ALBISTE.png
2026/09/29

Testua: Maitane Legarreta

Musika urbanoaz eta popaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bengok eta Ilargik kontzertua emango dute urriaren 3an, Donostiako Intxaurrondo aretoan

Aitor Bengoetxea, Bengo, musikari oiartzuarrak kontzertua emango du urriaren 3an, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Beste musikari bat ere izango da oholtzan egun horretan, Ilargi hain zuzen ere.

Bengok musika urbanoa egiten du, eta break dantzaria ere bada izatez. 2021ean, 4 Taupada EPa kaleratu zuen, eta 2022an hainbat abesti argitaratu zituen plataforma digitaletan. Duela hiru urte plazaratu zuen zortzi abestiz osaturiko Bizirik izeneko lehen diskoa. Bizirik Birari ekin zion horren ondotik, eta hurrengo urtean Belharra diskoa aurkeztu zuen, bere ibilbideko bigarrena. Herriz herri ibili da hura zuzenekoetan erakusten, eta aurten sorkuntzaren hainbat fruitu zabaldu ditu: Bizirik Gaudelako, Hemen Gaude, Beldurrik Gabe eta Galdu gattezen aurrerapen abestiak. Laster, diskoa berria ere entzungai izango da.

Zuzenekoetan ez da bakarrik egongo, Ekaitz Guridi arituko baita gitarrarekin eta Iker Gama baterian. 

Ilargiren pop doinuak lagun
Ilargi musikari lezoarra ere arituko da gaualdi horretan. Killasisa eta Beldurrarekin Dantzan lanen ondotik, iaz pop eta pop-rock giroko Dolu(s)min diskoa argitataratu zuen, zortzi kantuz osatutakoa. Aitaren heriotzaren esperientzia oinarrituta hartuta, minaren eta galeraren inguruko hainbat bizipen eta testigantza bildu zituen elkarrizketa bidez, eta hortik sortu zen doluaren eta haren inguruko bizipenak islatzen dituen diskoa. 

Kontzertua 20:00etatik aurrera hasiko da eta sarrerak hemen eskura litezke.