Benedict Cumberbatch, soldata berdintasunaren alde

Benedict Cumberbatch, soldata berdintasunaren alde Aktoreak ez du onartuko emakumezko lankideek baino gehiago kobratzeko eskaintza egiten dioten filmik. Zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/benedict-cumberbatch-soldata-berdintasunaren-alde/@@download/image/Captura de pantalla 2018-05-30 a las 11.09.43.png
2018/05/30
berria
Aktoreak ez du onartuko emakumezko lankideek baino gehiago kobratzeko eskaintza egiten dioten filmik. Zer iruditzen zaizue?
Benedict Cumberbatch, soldata berdintasunaren alde

Emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasuna munduko lanbide guztietan gertatzen den fenomenoa da, baita zineman ere. Hollywoodeko film eta telesail ezagunenetako aktoreek askotan salatu dute generoen arteko soldata ezberdintasuna; esate baterako, Jurassic World filmeko edota WestWorld telesaileko gizonezko aktoreek emakumeek baino dezente gehiago kobratu dute lan bera egiteagatik.

 

Egoera honen aurrean, aktore batzuek pauso bat ematea erabaki dute, tartean Benedict Cumberbatch, Sherlock Holmes eta Dr. Strange pertsonaiak gorpuztu dituen aktoreak. Radio Times komunikabideari adierazi zionez, hemendik aurrera ez du rolik onartuko emakume aktoreei gutxiago ordaintzen dieten filmetan.

 

Ez da aktore honek hartutako lehen neurri feminista; Cumberbatchek SunnyMarch ekoiztetxea sortu zuen, eta bera zein beste lagun bat salbu, emakumeak dira enpresa horretako langile guztiak; besteak beste, amatasuna emakumeen ikuspuntutik lantzen duen proiektu bat jarri dute martxan. Zer iruditzen zaizue aktore honen erabakia?