Ben Affleck: Heroi amerikar berria

Ben Affleck galaiaren bizitza "I Killed My Lesbian Wife, Hung Her on a Meat Hook, and Now I Have a Three-Picture Deal at Disney" film laburrak laburbildu dezake. Duela bederatzi urte zuzendu zuen. Ezezaguna zenean. Zinema independentean sinisten zuen sasoian. Affleck atseginak, noski, ez du emazte lesbianarik erail. Ezta Disneyrekin kontratu ustelik ere sinatu. Oraindik ez, behintzat. Hala eta guztiz ere, aspaldi saldu zion bere arima independentea Hollywoodeko industriari.
Benjamin Heza Affleck Berkeley hirian jaio zen 1972ko abuztuaren 15ean. Lasterrera, ordea, gurasoek Cambridgera jo zuten lan kontuak zirela medio. Hortaz, bertan hezi eta hazi zen mutila. Aitak antzezpenaren irrika kutsatu zion txiki-txikitatik eta haur bat besterik ez zela hasi zen lanean telebistan. Aktore izatearekin amets egiten zuen arren, amaren nahiari men egin eta Vermonteko Unibertsitatera joatea beste aukerarik ez zuen izan. Ez zuen unibertsitatean gehiegi iraun, baina.
Makina bat casting txepel egin ostean, rol esanguratsu bat erdietsi zuen "Daddy" telesailean. Horrek zinemaren munduan muturra sartzeko parada eskaini zion. Atzeko atetik sartu zen, ordea. "Buffy, The Vampire Slayer" kultuko filmean oharkabe igarotzen den saskibaloi jokalari baten papera egin baitzuen. Ordutik aurrera, zinema independentean murgilduko zaigu buru-belarri. Hala, Kevin Smith errebeldeak zinema independentearen ikono bilakatu zuen Ben Affleck "Mallrats" satsuan eta "Chasing Amy" finean eman zizkion rol esanguratsuei esker.
Arrakasta, ordea, "Good Will Hunting" filmarekin iritsi zitzaion. Matt Damon adiskidearekin elkarlanean idatzitako aipatu filmeko gidoiarengatik, Oscar saria bereganatu baitzuen. Affleck gazteak 25 urte baino ez zituen eta gailurrean zegoen. Famak, ostera, galera ekarri zion. Profesionalki, porrot egin zuen. "Shakespeare in Love" laudatuaren kasuan izan ezik, ez baitzituen bere proiektuak behar bezala aukeratzen jakin.
Bihotz kontuetan ere ez da hobe ibili. Cheyenne Rothman institutu garaiko neska lagunarekin apurtu eta gero, ez du oreka sentimentalik aurkitu. Izan ere, Gwyneth Paltrowrekin izandako maitasun harremana ere berehala hondoratu zitzaion. Harrez geroztik, Famke Janssen, Shoshana Lonstein, Sandra Bullock, Britney Spears, Carrie Fisher, Chelsea Clinton eta beste hainbat neskatilekin irten da. Maitasunik fidelena, ordea, botila izan du. Alta, egun alkoholarekin zituen arazoak konpondu dituela dirudi. Jennifer Lopez lirainarekin dabil orain eta akziozko film komertzialen galai berria bilakatu da. Antza, ez ditu jada zinema independenteko galtzaileak maite.