Belen Nevada: "Jainkoarekin, aberriarekin eta erregearekin lotutakoei, sosik ere ez"

Geminis. 35 urte. Detritus Teatrus taldeko kidea. "Irribarrearekin, hamaika hitz sobera daude", dio aktore gasteiztar honek. La Seta Pasote punk-rock
taldean ibilitakoa, argazkigintza, idaztea, eta harat eta honat ibiltzea gogoko ditu.
Arrunt laket dut: Inork gonbidatu gabe, ezustean kontzertu batean musika jotzea.
Ezin dut parean ikusi ere egin nahi: 'Gu demokratok' diotenak, eta telebistan kexatzen irteten diren futbolariak.
Lasaigarri zait: Norbaitek begietara begiratzea eta "ez dun ezer gertatzen neska!" esatea.
Sutan jartzen nau: Edozein musika estiloko abeslariri, lau neska "koroak" egiten entzutea.
Gustura irakurri nuen: Jonhy Greenen "Nuestra rebelión personal".
Loak hartu ninduen irakurriz: Antzerkigintza pedagogikoari buruzko Jacques Lecoqen "El cuerpo poetico" liburua.
Bertutea: Giroa non dagoen antzemateko sena dut.
Akatsa: Oso autokritikoa naiz.
Ametsa: Antzerki munduan sartu, eta ikuskizun punki bat egin nahi nuen. Lortu dut.
Amesgaiztoa: Ordularia, arinegi doa-eta.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Ateak jo izan ditut, baita leihoak ere, eta askotan, eskalatzea ere suertatu zait.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Ihes egitea kirol nazionala da herri honetan.
Urrea: Ezer ere merezi ez dutela dioten lagunei.
Ikatza: Zeruan jada lekua dutela diotenei.
Emanaldi batean jasotako txalo zaparradarik handiena: Markinan, Euskal Pilotaren Unibertsitatean "Las Punkis tambien lloran" lanarekin.
Antzezten ari zinela inoiz geratu al da inor lo seko? Ez, hori gertatu aurretik ospa egingo luke, zalapartatsuak baikara.
Hatzak zupatzen ditut: Txokolatea janaz!
Gogoko ez dudan jakia: Denetarik jaten dut.
Dirua ordainduko nuke: Ordaindu? Zakarretan gauza hobeak bilatzen ibiltzen naiz.
Ez nioke xentimorik ere emango: Jainkoarekin, aberriarekin eta erregearekin lotutakoei sosik ere ez
Udaraz gozatzeko hiru osagai: Gizatxarrekin ez topatzea, musika aparatu bat eta lagun onak.
Zein da oporretako ajea? Presaka ibiltzea; tabakoa baino kaltegarriagoa da.