Beldurraren notak

Komiki moldaketekin eta bertsio berriekin itsututa, Los Angeles aldean behinola arrakastatsuak izan ziren musikalak ahaztuta dituzte. Zaleak zorioneko dira, ordea. Stage Fright izenekoaren errodajea hasi berri da eta arduradunen hitzetan Scream sagaren eta Glee telesailaren arteko halako nahasketa bat izango da. Musikalak gorroto dituen hiltzaile baten istorioa kontatuko du filmak. Protagonista nagusiak aktore lanetan ere aritu izan den Meat Loaf kantaria eta Minnie Driver izango dira.