Beldur Barik lehiaketa abian!

Beldur Barik lehiaketa abian! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/14
berria
Beldur Barik lehiaketa abian!

Badator Beldur Barik indarkeria sexistari aurre egiteko gazteei zuzendutako lehiaketa. Oinarriak jarraian!

Beldur Barik programaren edizio berri bat martxan da. Lehiaketarekin emakumeek jasaten dutenbereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oroonartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean,askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespenirmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barikjarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiakgainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak etaez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behardute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitateabaloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna,eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Lehiaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzue jarraian:

PARTE HARTZAILEAK

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urtearteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:

1. kategoria: 12 – 17 urte

2. kategoria: 18 – 26 urte

Banaka zein taldeka parte hartu ahal dute,ikastetxe, ikasgela edo elkarte gisa.

Taldeko norbaitek 18 urte edo gehiago baditu,proiektua 2. kategorian sartuko da zuzenean.

Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3proiektu aurkeztu daitezke.

· Proposamenek lehiaketaren helburuarierantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen

edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute,edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren

antolatzaileek erabaki dezakete lana ezonartzea.

· Proposamenak originalak izan behar dira, hauda, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik

badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.

· Proiektuak ezin izango dira Beldur Barikekinloturarik ez duten beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak izan.

· Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edobeste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan,

euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).

· Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute,kreditu-tituluak barne.

 INFORMAZIO GUZTIA LEHIAKETAREN WEBGUNEAN.


Jaso aldizkaria

Urtean 22€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu

Newsletterra

Doan!

Jaso doan GAZTEZULO buletina eta gozatu eduki esklusiboekin!