Belarri gainean hartu

Batzuek abilezia berezia dute betiko ohiturak errentagarri bilakatzeko. Nork ez du inoiz boligrafo bat belarri atzean gorde? Ba, Atticus Anderson eta Blake Crow izeneko bi tipok Grip Clip gailua asmatu eta patentatu dute, betaurrekoetan erantsi daitekeen piezatxoa, arkatza edo boligrafoa behar bezala eusteko. Edo telefono mugikorra, edo...