'Bekatorosak' liburu grafikoaren bueltako ekintzak Iruñean

'Bekatorosak' liburu grafikoaren bueltako ekintzak Iruñean Liburuaren aurkezpena egingo dute gaur, eta bihar, berriz, lantegi artistikoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bekatorosak-liburu-grafikoaren-bueltako-ekintzak-irunean/@@download/image/bekatorosak kulturshare.jpg
2022/01/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazki nagusia: U.G. Kultur Sharea

Liburuaren aurkezpena egingo dute gaur, eta bihar, berriz, lantegi artistikoa.
'Bekatorosak' liburu grafikoaren bueltako ekintzak Iruñean

Don Campistronek Bekatorosak liburu grafikoa Iruñean aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Harrotu Zentroan. Bihar, berriz, liburuari buruzko workshop artistikoa egingo dute euskaraz, egilearekin berarekin. Saioa 17:30ean izango da, toki berean. 

Hitzez nahiz marrazkiz osatua dago Bekatorosak liburua, eta 2019ko udan egindako zazpi elkarrizketa biltzen ditu. Parte-hartzaileak Nafarroa Behereko herri txikietan hazi diren homosexualak, bisexualak eta lesbianak dira. Haien gorabeherak eta haien izateaz harro sentitu arte egindako bide luzea jasotzen ditu argitalpenak. Egileak berak azaldu duenez, "nik 16 urte nituen neska batez maitemindu nintzenean eta garai hartan LGTB hiztegia ez genuen ezagutzen, eta are gutxiago aipatzen. Beraz, jende anitz bezala, bakartasun handi batean bizi izan dut ene nortasuna. Enetako liburu hau gonbita bat da gure mundua gehiago ulertzeko. Hemen aipatzen ditugu geure borrokak, bizi izan ditugun eraso homofoboak, geure amodio istorioak eta, bistan dena, geroan dugun esperantza". 

Aurkezpenerako zein lantegirako aurrez eman behar da izena,  948226326 edo 699384965 telefono zenbakietara deituta, edo lgtbi@pamplona.es helbidera mezua bidalita.