Beiruteko gehiegikeriak

Beiruteko gehiegikeriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beiruteko-gehiegikeriak/@@download/image/20091246046beirut.jpg
2012/12/13
berria
Beiruteko gehiegikeriak
Beiruten dena ez da musulman eta kristauen arteko tentsioa edota Hezbollah eta Israelen arteko liskar armatua. Fribolitaterako ere hartzen dute tartea, dirudunek behintzat. Neskatoentzako Spa bereziak jarri dira modan orain. Lore esentziez gozaturiko bainua hanketan, manikura saioa eta laka apur bat azazkaletan, azala fresko mantentzeko tratamendua, eta makillaje puntu bat aurpegian... Tratamenduak ohikoak dira, baina bezeroak ez: 5 urtetik 10 urtera bitarteko neskatoentzat dira Spa hauek. Diskoteka ere badute, laser izpi, DJ edo taberna eta guzti... Baita moda diseinuak egiteko tailerrak ere. Beldurgarria, ezta?