Beirut: taxiak uretan

Beirut: taxiak uretan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beirut-taxiak-uretan/@@download/image/2010637772beirut.jpg
2012/12/13
berria
Beirut: taxiak uretan
Beiruten ez dago garraio publikorik. Hortaz, nor bere autoan ibiltzen da Libanoko hiriburuan barna, eta beraz, errepideek gainezka egiten dute egun batean bai eta bestean ere bai. Zirkulazio anabasari aurre egiteko, Water Taxi zerbitzua sortzea otu zaio Khaled Ahmad enpresa gizonari. Hots, uretako taxiak. Ahmad Takik garraio zerbitzu honen bideragarritasuna aztertu zuen iaz, eta proiektua aurkeztu egin zien Libanoko agintariei. Ez da egitasmo makala, izan ere, Tripoli, Jbeil, Jounieh, Beirut eta beste zenbait hiritako kaietan geltokiak eraiki beharko lituzkete. "Eskaera badago, negozioa dago", dio enpresa gizonak. Argia da gero!