Behi kalamuzaleak

Liechtensteingo gobernuak behiak kalamuarekin elikatzea debekatu du. Abeltzainek diote kalamuak behiak erlaxatu egiten dituela, eta kalamua hartuta, behiek kalitate handiko esnea eta haragia ematen dutela; baina gobernuak, aldiz, THC substantzia aktiboa gizakietara pasatu daitekeela uste du. Abeltzainak eta nekazariak gobernuak hartutako neurriaren aurka azaldu dira, eta Europako kalamuak Indiakoaren ezaugarriak ez dituela argudiatu dute.