Begiak ezin itxi

Marilyn Leiszek ezin ditu begiak itxi 2005ean Paul Parker doktoreak betazaletan ebakuntza estetikoa egin zionetik. New Jerseyko emakumeak medikuaren aurkako prozedura judiziala abiatu zuen, baina, epaiketan zehar, Parker doktoreak behin eta berriz aipatu zuen andreak aldez aurretik ezagutzen zituela balizko ondorioak. Epaimahaiak, azkenean, Leiszen alde egin du 115 milioi dolarreko kalteordaina eskatuz.