Before Midnight

Before Midnight https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/07/08
kritika
Testua:
Zuzendaria: Richard Linklater
Aktoreak: Julie Delpy, Ethan Hawke, Jennifer Prior.
142.zenbakia
Before Midnight
1995ean ezagutu zuten elkar Celinek eta Jessek (Before Sunrise), Vienara zihoan trenean. Han gaua elkarrekin pasa ostean, agur esan zioten elkarri. 2004an, Parisen elkartu ziren (Before Sunset), Jessek liburu bat aurkezten zuela baliatuta. Gau hura nola amaitu zen argitu gabe geratu zen... Ba, gaur egun Celine eta Jesse elkarrekin bizi dira, alaba bikiak dituzte eta Grezian pasatu dituzte oporrak, euren lehen bi zitak gogoan.