Bederatzi sexu identitate aukeratu daitezke Tinderren

Bederatzi sexu identitate aukeratu daitezke Tinderren Ligatzeko app-ak aukera hauek eskainiko ditu hemendik aurrera: heterosexual, gay, lesbiana, bisexual, asexual, demisexual, pansexual, queer eta 'ez dut oso argi'. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bederatzi-sexu-identitate-aukeratu-daitezke-tinderren/@@download/image/Untitled-design-11-796x417.png
2019/06/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ligatzeko app-ak aukera hauek eskainiko ditu hemendik aurrera: heterosexual, gay, lesbiana, bisexual, asexual, demisexual, pansexual, queer eta 'ez dut oso argi'.
Bederatzi sexu identitate aukeratu daitezke Tinderren

Orain arte, Tinder ligatzeko app-an ezin zen erabiltzaileen sexu identitatea ezagutu. Hala, erabiltzaileek jakin zezaketen bilatzen ari zirena emakume ala gizonezkoa ote zen, baina aldiz, ezinezkoa zen lehen begiratuan bisexuala, pansexuala edo definitu gabeko sexualiteta zuenik jakitea, adibidez. 

Horregatik, sexu identitatea definitzeko aukera eskainiko du aurrerantzean aplikazioak. Guztira bederatzi identitate aukeratu daitezke: heterosexual, gay, lesbiana, bisexual, asexual, demisexual, pansexual, queer eta 'ez dut oso argi'. Horrez gain, trans generoa adierazteko aukera ere jarriko dute, orain arteko bereizketa binariotik aparte.

Tinderren erabakiak hainbat kolektibo poztu ditu, batez ere asexualena; uste dute aukera horrekin etengabe azalpenak eman behar izateari utzi ahalko diotela, argi geldituko baita lehen unetik beren identitatea.