Bederatzi minutu eta berriro atxilotuta

Bederatzi minutu eta berriro atxilotuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bederatzi-minutu-eta-berriro-atxilotuta/@@download/image/45p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Donut denda bat lapurtzeagatik atxilotutako emakume batek bederatzi minutu besterik ez du behar izan berriro atxilotua izateko. Lehendabizi, Donut dendan egin zuen lapurreta S. Amstrong izeneko emakumeak, poltsikoan pistola bat zeramala esan eta gero. Emakumea atxilotu egin zuten, baina poliziak aske utzi zuen karguekin. Bederatzi minutu beranduago, berriro ere lapurreta egin zuen emakumeak saltxitxa denda batean, bide bera erabiliz. Bigarren lapurreta eta gero espetxera eraman zuten Amstrong.