Bederatzi film eskainiko dituzte 'Euskal Emakume Zinemagileak II' zikloan

Bederatzi film eskainiko dituzte 'Euskal Emakume Zinemagileak II' zikloan Urritik abendura izango dira proiekzioak Gasteizen eta Donostian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bederatzi-film-eskainiko-dituzte-euskal-emakume-zinemagileak-ii-zikloan/@@download/image/euskal-emakume-zinemagileak-2.jpg
2022/10/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urritik abendura izango dira proiekzioak Gasteizen eta Donostian.
Bederatzi film eskainiko dituzte 'Euskal Emakume Zinemagileak II' zikloan

Euskadiko Filmategiak euskal zinemari eskainitako programazioa izan ohi du urritik abendura, atzera begirako edo ziklo tematikoekin. Iaz hasitako bidetik, aurten eta datorren urtean ere hiru hiruhileko baliatuko dituzte Euskal Herriko emakume zinemagileek egindako lana balioesteko asmoz. Hala, zuzendariek eurek euren filmografiako lan bana aukeratu dute ekimen honetan erakusteko. Emanaldiak Gasteizko Artium museoan eta Donostiako Tabakaleran egingo dituzte.

Honako film hauek proiektatuko dituzte zikloan: Arantxa Echevarriaren Carmen y Lola (2018); Susana Koskaren Mujeres en pie de guerra (2004); Ana Murugarrenen La higuera de los bastardos (2017); Ione Hernándezen 1 % esquizofrenia (2006); Esther Perez de Eulateren Poética Pública PLAZA (2010); Nuria Ruiz Cabestanyren Toda la vida del mundo (2010); Maru Soloresen Aztarnak (2021); Yolanda Mazkiaranen Anderea (2020); eta Amaia eta Aitor Merinoren Asier ETA biok . Eskola-saioetarako, berriz, Maite Ruiz de Austriren Lucius Dumben berebiziko bidaia (2013) programatu dute, zientzia-fikzioaren eta giza eskubideen inguruko animazioa.

Bestalde, Pedro Oleari omenaldia ere egingo diote, bere bi film erakutsita Gasteizen, Bilbon eta Donostian. El bosque del lobo (1970) . eta Zonbi eguna (2015) film laburra ikusi ahal izango dira. 

Egitarauaren eta pelikulen inguruko xehetasunak dosier honetan jaso dituzte.