Bateria-jotzaileak dira inteligenteenak

Bateria-jotzaileak dira inteligenteenak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
albiste-laburra
Bateria-jotzaileak dira inteligenteenak
Estereotipoak jarraituz gero, musika taldeetan gitarrista da liderra, teklatu-jotzailea inteligentea, baxu-jotzailea gaiztoa eta bateria-jotzailea sinplea. Estereotipo hori haustera datozen hainbat ikerketen berri izan dugu, ordea. Adibidez, Stockolmoko Karolinska Institutuan egindako ikerketaren arabera, inteligenteagoak dira erritmo musikala barneratuta duten pertsonak ez dutenak baino. Antza denez, erritmoarekiko sentsibilitatea izateak funtzio kognitiboen garapenean laguntzen du. Bestetik, Harvardeko hainbat ikerlariren lanak ondorioztatu du bateria jotzen dutenen barne-erlojua gehiago hurbiltzen dela lo egiten dugunean bihotzak duen erritmora eta burmuineko uhinenera.