Bat egin ‘K’ Proiektuarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean K Proiektua jarri dute abian, Bizkaiko gazteak Sarean harremantzeko gune berri bat, berauek nola erabili ikasteko laborategiak eta euskararen erabilera oinarri duten lehiaketak barneratzen dituen proiektua.
K hizkiak plurala adierazten du euskaraz, eta BFAk eta Azkue Fundazioak Bizkaiko gazteen komunitateari erreferentzia egiteko baliatu dute hizkia. Hala, haiei zuzendutako lehiaketak, sormen laborategiak, ideiak partekatzeko topalekuak eta harremanetarako guneak garatu dituzte K proiektuaren baitan, beti ere, euskara ardatz dutenak.
(K)abian topaketak, esaterako, 18 eta 30 urte arteko diziplina anitzeko gazte sortzaileei zuzendutako saioak izango dira, sei orotara. Gazteentzat inspiratzaileak izan daitezkeen joera berritzaileak eta adibideak aztertuko dituzte tailerrotan, eta parte hartzaileek eztabaidatzeko eta kritikak partekatzeko aukera izango dute dinamika parte hartzaileen bidez. Dataren berri laster emango dute.
Horrez gain, K-movie euskararen erabilera azaleratzen duten bideo laburren lehiaketa jarri dute abian, eta berau prestatzeko Kit.Lab tailerrak antolatu dituzte, bideoak nola grabatu, muntatu eta osatu ikasteko. Sarietan 12.000 euro banatuko dituzte, beraz, hobe lehenbailehen informatu eta lanean jartzea!
Bizkaitik Kliforniara!
Baina beharbada egitasmo guztien artean interesgarriena da Kliforniara lehiaketa, irabazleek Kaliforniako (AEB) Bakersfield hirian antolatzen duten jaialdira bidaia irabaziko baitute maiatzaren 22tik 27ra. Eta zer egin behar duzuen? Bada, lehenik eta behin lehiaketan inskribatu, eta hortik aurrera, zuen Twitter kontua astindu. Irudi, soinu eta bideoak partekatu beharko dituzue zuen txioetan, beti ere, #kgunea eta #kliforniara traolak erabiliz, eta noski, @kgunea jarraitu beharko duzue.
Bizkaiko lurraldean euskarak dituen berezitasunak gizarteratzeko ekimena da, euskararen erabilera sustatzeko helburua duena, bereziki esparru ez formalean. Beraz, bizkor ibili apirilaren 6ra bitarteko epea baituzue izena emateko!