BasqueDokFestival: Euskal Herriko argazki dokumentalaren jaialdia

Euskal Herriko argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko festibalaren bigarren edizio honetan, Cristóbal Hara (Vanitas edota Autobiography liburu sarituen egile txalotua eta 2019ko BasqueDok Sariaren irabazlea), Darcy Padilla ( Hiru World Press Photo sarien irabazlea), Martín Weber, Daro Sulakauri eta Lua Ribeira izango dira besteak beste.
Gonbidatuen zerrenda Mikel Ayestaran gipuzkoarrak, Bieke Depoorter belgikarrak (Magnum agentzia), Alemanian bizi den Carol Körting kolonbiarrak eta Sofía Moro espainiarrak osatzen dute.
Gonbidatuen hitzaldiez gain, BasqueDokFestival-aren programak eskola magistralak eta tailerrak barneratu eta hiru beka eskainiko ditu, hiritar guztiei irekitako jarduerak gehitzeaz gain: Golem zinema aretoetan izango den El silencio de la guerra, DAMASCO dokumentalaren aurkezpena edo Itsas Museoaren kanpoan mikro dokumentalen proiekzioak, adibidez.
Antolatzaileen esanetan: “Feminista, iraultzailea, kutsakorra eta kutsatuta, bigarren edizio honetan ahots marjinatuei, isilarazitakoei oihartzuna ematen dien argazkilaritza dokumentalari protagonismoa eman nahi izan diogu, baita askotan arrakastaren mugetan kokatzen den egile-lan pertsonal eta ausartari ere".
Informazioa eta egitaraua osorik ikustek: www.basquedokfestival.com