“BASQUE STREET BOYS” *****

“BASQUE STREET BOYS” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basque-street-boys/@@download/image/81p72Vicepres.jpg
2008/01/04
kritika
Testua: B.Malone
VICE PRESIDENTES
81.zenbakia
“BASQUE STREET BOYS” *****
Grindcorean beste estilo guztiekin bezala gertatzen da: oso zaila da estiloaren ezaugarriei eustea eta kanta originalak egiten jakitea, eta oso erraza, aldiz, eskemak errepikatzea. Vice Presidentes taldeak badaki ezaugarri nagusiei eusten, baina errepikapenetan erori gabe. Disko honetako abestiek indar handia dute, eta ederki frogatzen dute zati azkarrak eta mantsoak elkarlotuta, erritmo aldaketak tentsioz betetzen jakinda, eta beste musika estilo batzuei keinuak eginez –hard rocka, stonerra…- posible dela nortasun propioa izatea. Estereoan eta bolumen handian entzun beharreko diskoa: soinu banda ona infernuzaleentzat.