“Basque Electronic Diaspora 3”

“Basque Electronic Diaspora 3” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basque-electronic-diaspora-3/@@download/image/25p19-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Basque Electronic Diaspora
“Basque Electronic Diaspora 3”
Musika elektronikoaren munduan diharduten zenbait euskal herritarren hirugarren bilduma dugu hauxe. Oraingoan, dark mood estilotik abiatu dira. Ekimen interesgarri bezain abangoardista honen koordinatzailea Bixente Iriart lapurtarra zen. Bixente apirilean hil zen, baina elektronikaren eremuan azkar mugitzen diren euskal artistek aurrera egin dute. Euskal musika guztia ez da rock eta folk estiloetara mugatuko, ezta?