Basoak soiltzen jarraitzen dugu

2.300.000 kilometro karratu baso soildu dira mundu osoan 2000. urteaz geroztik. Era berean, 800.000 kilometro karratu landatu direnez, galera garbia 1,5 milioi kilometro karratukoa izan dela aditzera eman du Marylandeko Unibertsitateko ikerlari talde batek. Besteak beste, azken urteetako beheranzko joeraren ostean, aurten %28 igo da Amazonas Basoko deforestazioa, eta errua Brasilgo Gobernuak ezarritako lege berri bati eta nekazaritza lobbyei egotzi diete Greenpeaceko ekologistek.