Baso tropikalek ezin dute CO2 gehiago xurgatu

Amazoniako eta Afrika Erdialdeko basoak jada ez dira karbono dioxidoa xurgatzeko gai. Deforestazioa ez da egoera honen eragile bakarra; ikerketa baten arabera, CO2ak eta klima aldaketak (tenperatura igoerak eta lehorteek) zuhaitzen bizitza zikloa eraldatu dute. Gauzak horrela, egun zuhaitzak azkarrago hezten dira, eta lehenago hil; horregatik, ez dute astirik CO2a xurgatzeko.
Arazo hau larria izan daiteke zientzialarien esanetan, izan ere, CO2 xurgatzaile handienak dira basoak, ozeanoen ondoren. Zuhaitzak azkarrago hezten ari direnez, beren fotosintesi muga fisiologikoa laburragoa da, eta hain zuzen, muga hori gainditzen hasiak gara dagoeneko. Amazonian duela 15 urte gainditu zen muga, eta Afrikako basoetan aldiz 2012. urtean.
Aipatutako ikerketa urtetako lanaren ondorio da eta Nature aldizkarian argitaratu dute. Bertan hauxe azaldu dute; 90ko hamarkadan, baso tropikalek 46.000 milioi tona CO2 xurgatu zituzten, eta hurrengo hamar urteetan 25.000 milara jaitsi da xurgatze maila. Arrakala hau Erresuma Batuak, Alemaniak, Frantziak eta Kanadak elkarrekin airera isuritatako CO2aren parekoa litzateke. Laburbilduz; 90ko hamarkadan CO2aren %17 xurgatzen zuten, eta egun ez dira %6-ra iristen.