Baso-hiri bat eraikitzen ari dira Txinan

Baso-hiri bat eraikitzen ari dira Txinan Halako lehenengoa izango da munduan, eta kutsadurari aurre egitea du helburu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baso-hiri-bat-eraikitzen-ari-dira-txinan/@@download/image/Baso-hiria_2.jpeg
2017/07/13
albiste-laburra
Halako lehenengoa izango da munduan, eta kutsadurari aurre egitea du helburu
Baso-hiri bat eraikitzen ari dira Txinan

Zuhaitzek guztiz estalitako hiri ekologiko bat eraikitzen hasi dira Txinan. Stefano Boeri arkitektu italiarrak diseinatu du eta landareek kutsadura xurga dezaten bilatzen du. Liuzhou (Guangxi probintzia) inguruan altxako dute eta 30.000 bat pertsona biziko dira bertan.

Munduko aurreneko baso-hiriak milioi bat landare baino gehiago izango ditu, 100 espezie ezberdinetakoak, eta 40.000 zuhaitz. Begetazioak, urtero, 10.000 tona karbono dioxido eta 57 tona kutsatzaile neutralizatuko ditu; era berean, 900 tona oxigeno igorriko ditu airera.

Etxe-orratzetako teilatuak eta hormak harturik, landareek 175 bat hektarea beteko dituzte. Horretaz gain, hiri berdeak energia berriztagarriak erabiliko ditu eta hurbileneko hirira (Liuzhou) auto elektrikoentzako bide batek lotuko du.

Konbinazio ekologiko horri esker, airearen tenperatua jaistea espero dute, honen kalitatea hobetzea, zarataren aurkako barrera naturalak sortzea eta baita biodibertsitatea aberastea ere.

Proiektuaren arduradunek estimatzen dute 2020rako amaituta egongo dela.