Baserria, gazteak eta gorako jauziak

Hego haizeak badarama udazkena iparralderantz eta negua iparretik jada usaindu daiteke. Atzean geratu dira udako belar ontzeak eta batzeak, atzean geratu dira egun luzeak, izerdiak eta nekeak.
Eguzkia han goian harro-harro egon ostean, badoa poliki-poliki, apal-apal, bere beheranzko bidean. Naturaren erritmoaren baitan bizitzen saiatzen garen arren, ez da erraza. Eguzkiak ez du gizakiaren ordu aldaketarik ulertzen, kaleko farolek eguzkiaren desorduak ulertzen ez dituzten bezala. Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat. Ordu aldaketari intsumisioa!
Dagoeneko batu dugu garoa ikuiluko azpiak egiteko eta ikuiluko azpietako iazko ximaurrak atera ditugu zelaietan zabaltzeko. Dagoeneko batu ditugu babarrunak, patatak, kipulak, kalabazak eta artoak. Batu ditugu intxaurrak, hurrak eta gaztainak. Batu ditugu sagarrak zukua eta sagardoa egiteko. Dagoeneko ekarri dugu basotik egurra neguan sua egiteko, etxea eta barruak berotzeko, eta ogia egiteko. Gure ahuntzak ere dagoeneko behealdean dabiltza. Maiatzetik mendialdean ibili ostean orain behera egin dute. Behera eta behera, eta ia kaleraino jaitsi dira. Herrian bariante berria eraiki dute, obrak ikusgarriak izan dira, mendiari izugarrizko lur sailak kendu dizkiote eta, hemen dena aldapa denez, ba itzelezko hormak geratu dira. Eta gure ahuntzak, ideia on bat ez daukatenez, horma bertikal hoietan ibiltzen dira, naturaren eta progresoaren arteko mugan.
Negua badator eta orain arte negurako gertatzen ibili gara. Baserritarra beti aurrera begira bizi baita, hurrengo urtarora begira. Hala, laster udaberriko baratza lantzen hasiko gara. Berakatz, baba beltz, ilar eta kipulinak ereiten. Baina negua ere, bere gordinean, ederra da. Eskiatzera joango ez garen arren. Mendiko lanen martxa motelduz doa. Egun motzek eta eguraldi makurrek kanpoan ibiltzea baldintzatzen dute. Beraz, neguan barrura sartzen gara, gure barrura. Eguna argitu orduko bilakatzen da gaua eta sutondoko egonaldiek udan gutxiago egiten ditugunak egitera animatzen gaituzte. Pentsatu, irakurri, idatzi, ezer ez egin, musika sortu, suari begiratu eta lo egin. Besteren artean.
Eta sutondoan nagoela nigan pentsatzeko denbora hartzen dut. Gizarteak eta finean guk gure buruari inposatzen diogun erritmo zoro honetatik at. Horrela nabilela, azken urte hauek etorri zaizkit burura. Nola egin nuen kaletik baserrirako jauzia, behetik gorako jauzia, eta nola goian nengoela jausi eta kriston kolpea hartu nuen. Eta nola kolpez kolpe burua erabat gogorturik aurrera egin dudan. Ahuntzekin, behiekin, baratzarekin eta nire ametsekin. Gure ametsekin. Aida!
Gazteak nekazaritzara animatu nahi nituzke. Gure sustraiak hemen daude eta ez asfaltoaren gainean, asfaltoaren azpian baizik. Naturaren baitan bizitzeak irakaspen ugari ekartzen ditu. Bizitzeko oinarrizkoak diren elikagaiak sortzea gauza handia da. Natura magia baita. Eta sorkuntza horretan gu ere neurri batean sorginak gara. Lanbide zahar honek bizitza modernoa sor dezake. Baserritik kalerako joera kaletik baserrirakoa bilakatu da. Kaleko gazte batzuk ari dira jauzia egiten eta baserrian jaiotako seme-alaba batzuk ari dira baserriko lekukoa hartzen. Modernitatea gaur egun baserrian baitago, nahiz eta oraindik idiak uztarripean lotzen ditugun. Baserriak lotura eta askatasuna uztartzen ditu, eta inguratzen gaituenarekiko errespetu eta maitasun sentimendu sendo baten jabe egiten gaitu.
Finean, bizitzeko modu ezberdin bat da. Eta ez dut esango kaleko bizimodua baino hobea denik, ezberdina baizik. Baina nekazaritzaren garrantzia ezinbestean goraipatu beharra daukat, galzorian baitago. Gari soroak galdu ziren antzera baserritarrak desagerrarazi nahi gaituzte, sistemaren kontrakoak garelako, sistema kapitalistatik aparte gure sistema sortzen dugulako, elikagaiak zuzenean salduz eta gure bizimodua gure erara antolatuz.
Gu gara lurra. Gu gara. Gu. Lurra eta askatasuna!