Base militarra, Siberian

Base militarra, Siberian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/base-militarra-siberian/@@download/image/novosibirsk_1380718101.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Base militarra, Siberian
Novosibirskeko base militarra berriro ere zabaltzeko asmoa iragarri du Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Yakutiako kostatik hurbil dago, Laptev eta Siberia Ekialdeko itsasoen artean, eta 1993an militarrek bertatik alde egin zutenetik utzita egon da. Orain baina, Artikoko baliabide naturalak ustiatzeko portu egokia izateaz gain, Ozeano Artikoa zeharkatzen duten ontzientzako ibilbidean puntu estrategiko garrantzitsua ere badela ohartu da Errusia, eta Putinek aditzera eman du bertako aireportua ere martxan jarriko dutela azaroan, hidrologo eta adituek baldintza klimatikoak egokiak direla baieztatzen dutenean.