Basakik irabazi du aurtengo Ibilaldiko kantu lehiaketa

Basakik irabazi du aurtengo Ibilaldiko kantu lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/basakik-irabazi-du-aurtengo-ibilaldiko-kantu-lehiaketa/@@download/image/2012222350basaki.jpg
2012/12/13
berria
Basakik irabazi du aurtengo Ibilaldiko kantu lehiaketa
Maiatzaren 27an egingo dute Ibilaldia Trapagaranen, eta aurtengo kantua Basaki taldearen 'Maiatzean meatzean' izango da. Lehiaketan parte hartu duten 25 artistek duela hainbat hilabete aurkeztu zituzten beren proposamenak, eta horien artean finalera heldu ziren Nabil, Larregi, Boys of Birie, The Uski's eta Basaki taldea bera. Azkenik, laukote bizkaitarrak lortu ditu boto gehien.



Leioako Basakik 2011ko maiatzean kaleratu zuen lan berria, 'Egunero haste da' izenekoa. Heavy metal estiloko kantuez beteriko diskoa da; Ibilaldirako prestatutakoak, baina, erritmo lasaigoak ditu.
Taldea 1996an sortu zen, eta lehen lanaren grabaketa beren gain hartu zuten taldekideek. Pixkanaka oihartzuna lortzen joan ziren, 2002an 'Bide estuak' bigarren diskoa kaleratu zuten arte. Hasiera batean hala espero ez bazuten ere, merkatuan oso harrera ona izan zuen, eta Su eta Gar, EH Sukarra, Ken 7, Betagarri edota Habeas Corpus bezalako taldeekin aritu izan dira eszenatokietan.
Gaur egun Iker Herrero, Xabi Diez, Natxo Velez eta Alfonso Rodriguez dira taldekideak.