Bartzelonan galduta

Bartzelonan murgildu nahi duenak Gaudiren eraikinei buruzko liburuak alde batera uzteko eta Kataluniako hiriburuko kaleetan barrena galtzeko prest egon behar du.
Bisitaria Bartzelonara iritsi da. Eta jo dezagun Rambletako goialdean dagoela. Hiria ezagutzen hasteko, bi aukera ditu. Batetik, aukerarik errazena eta ohikoena: Ramblak goitik behera zeharkatzea eta, Europako turistek osatutako jendetzarekin bat eginda, lore, txori edo untxi postu harrigarriak eta, nola ez bada, estatuak ikustea. Bestetik, mapa zakarrontzira botatzea eta, hiria museo batean bagina bezala ikusi ordez, bertatik bertara bizitzea. Azken aukera honen alde eginez gero, Rambletako argiari begirada azkarra eman ondoren, Ciutat Vella-ko hiri zaharra kale txiki, kiribildu eta ilunetan galtzeko prest egon behar du bisitariak.
Bartzelona zaharra
Alde Zaharra hiru auzok osatuta dago: Auzo Gotikoa Ramblen alde batean, Barceloneta eta Raval auzoa Ramblen beste aldean. Antzinako harresiek 1854. urtera arte inguratutako hiri zaharraren aztarnak daude hiru auzo horietan, eta haren isla da, hain zuzen ere, kaleen egitura logikaren kontrakoa.
Ramblen goialdean itsasoari begira jarriz gero, ezkerretara dugu Barri Gotic. Auzo honetako eraikinetan eta lokaletan topatuko dugu hiri zaharraren arrasto gehien. Iraganean tailer edo patio izandako tokiak tea hartzeko leku bihurtu dira. Izan ere, Gotikoko goialdeko kaleetan teteria ugari dago, zein baino zein bitxiagoa. Liburu denda zaharrek, bestalde, auzoaren garai bateko xarmari eutsi diote, betiko itxura gorde dute eta. Liburu saltzaileak irakurzaleak izaten dira. Beraz, tartetxo bat hartzeko aukera izanez gero, aprobetxatu egin behar da, liburu pilen artean gauza harrigarriak topatzen lagunduko dute eta. Bartzelonak mota guztietako joerak erraz barneratu ohi ditu, eta horregatik, arropa dendarik modernoenak ere baditu auzoak; erosketa zaleek orduak pasatu ahal izango dituzte, jertse, praka eta zapatez beteriko saltoki bukaezinetan.
Auzo Gotikoak ez du kultura eskaintza makala. Taberna askok zuzeneko musika emanaldiak antolatzen dituzte egunero; Plaça Reialeko Jamboree taberna, esate baterako, jazz, hip hop eta funk estiloetako musikaren aterpe izaten da gauez. Harlem tabernak, zuzeneko kontzertuez gain, helduentzako ipuin emanaldiak ere antolatzen ditu larunbatero. Aurretik aipatutako Plaça Reialean, bestalde, lo egiteko aterpetxe bat dago, gaua 18 eurotan duena Bartzelonan lo egiteko lekuak bilatu nahi dituenak Udalaren www.bcn.cat/turisme webgunera jo besterik ez du.
Kulturak beste eskaintza interesgarri bat du Auzo Gotikoan: margolari erakunde batek, larunbat eta igandez, erakusketa antolatzen du Pi enparantzan; 50 margolari baino gehiago elkartzen dira, eta koadroak kalean jarrita, giro berezia sortzen dute plazan.
Auzo zahar honetako kaleek, hala ere, badute beste funtzio bat. Parrandan ibiltzeko toki egokia baitira gauez. Auzo osoan taberna ugari dagoen arren, gehienak behealdean daude: Tripi izenez ezaguna den plazaren inguruan eta itsaso aldetik hurbileneko kaleetan.
Gotikoan bertan, Born auzo txikia dago, nortasun propioa duena. Auzo honek taberna moderno eta berezi asko du. Hortaz, leku aproposa da azken joerak ezagutu nahi dituztenentzat. Horrez gainera, inork Euskal Herriarekin lotutako guztiak Katalunian duen harrera ona ezagutu nahi badu, Euskal Etxera joan besterik ez du, Born-en bertan.
Raval auzoan
Ramblen bestaldean, itsasoari begira eskuinera, Raval auzoa dago garai batean Barrio Chino izandakoa.1992ko Olinpiar Jokoak zirela eta, Udalak goitik behera itxuraldatu zuen auzoa; bertan bizi zirenetako asko kanporatu, haien etxeak lurrera bota eta enparantza, museo eta fakultateak eraiki zituzten. Udalak ez du auzoko giroa bateratzea lortu, ordea, eta beraz, azken joerako arropa salgai duten denden ondoan, ekialdeko etorkinek ia 24 ordutan irekita izaten dituzten dendak edo kebab-jatetxeak daude. Kebab-jatetxeek gero eta arrakasta handiagoa dute, gainera; ez da harritzekoa, merke-merke jateko aukera eskaintzen dute eta!
Raval osoa itxuraldatu ondoren, interesgarri bihurtu da turistentzat. MACBA museoaren inguruan taberna moderno asko daude; ez dira batere merkeak, baina bitxikeria bat edo beste topatuko duzu haietan. CCCB gunean, bestalde, erakusketa interesgarri asko egin ohi dituzte eta, gehienetan, sarrera doan izaten da. Liburuak atsegin dituztenek derrigorrez bisitatu behar dute Sant Antoni-ko iganderoko azoka, postu ugari jartzen dutelako eraikinaren kanpoaldean, eta liburu harrigarriak lortzeko aukera izaten delako. Dena den, lekurik esanguratsuena Ravaleko Rambla da, auzoa nolabait egituratzen duena. Pote batzuk hartzeko, Ramblaren ondoko kaleetara jo beharra dago, bertan daudelako taberna gehienak; kale horietan galtzea oso gomendagarria da, toki bitxiak topa daitezke eta. La Bata izeneko tabernan homosexualak elkartzen dira, adibidez. Gosea izanez gero, bi aukera merke daude; alde batetik, L'Avia pizzeria, nahiko merkea, eta, bestetik, Quixot taberna, aurrekoa baino dotoreagoa.
Hala ere, Ramblatik urrundu gabe, beste gauza interesgarri pare bat dugu. Lehenik eta behin, Atlanta taberna Ramblan bertan, futbol partidak ikusteko lekurik aproposena. Kirol elkarte hau salbuespena da Ravalen, eutsi egin baitio auzoaren garai bateko giro bereizgarriari. Eta ondoren, kalean bertan zerbeza erostea eta edatea. Auzo honetan derrigorrez egin beharrekoa. Izan ere, etorkin askok zerbeza saltzeko postuak jarri ohi dituzte.
Taberna guztiak itxi ondoren, parrandarako gogoa izanez gero, bi diskoteka interesgarri daude Ravalen. Paloma izenekoa antzokia izan zen duela zenbait urte. Hortaz, parrandan gabiltzan bitartean, hango barrualde ederra ezagutu dezakegu. Apolo diskoteka ere berandura arte egon ohi da zabalik, eta kontzertu interesgarriak egiten dituzte. Hori bai, egunero ez dute giro bera izaten. Horregatik, norberak erabaki behar du aldez aurretik, gustuko giro motaren arabera, zer egunetan joan.
Baina Bartzelona ez da soilik Alde Zaharra. Beste auzo batzuk ere baditu. Eta haietako batzuek izaera propioa dute. Gracia eta Sants auzoek, adibidez.
Gracian, plazaz plaza
Gracian, ziurrenik, Euskal Herriko eran poteatzeko aukera onena dago Bartzelonan. Leku hau ezagutzeko modu interesgarriena enparantzatik enparantzara mugitzea da, tabernetan sartzeko aukera galdu gabe, noski. Rius i Taullet, erdigunean erloju handi bat duen plaza, Graciako ibilbidearen hasiera paregabea da. Handik gertu La Torna izeneko gaztetxea dago; San Pere Martir kalean, alegia. Leku horretan, tragoxka bat hartu eta merke afaltzeaz gain, kultur ekintzekin goza daiteke.
Ibilbidearen hurrengo geltokia, Plaça del Sol. Auzo honetako plazarik ezagunena da, eta hango taberna multzoa ikusita, merezitako ospea du. Handik, Torrent de l"olla kalea zeharkatuta, Graciaren beste aldera joan gaitezke. Revolució enparantzak, leku ederra izateaz gain, aukera ugariren atea irekitzen dio bisitariari. Verdi kalearen sarbidea dago Revolució-n, esaterako, eta hura hartuta, kale honetako zinema aretoa filmak jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte eta taberna guztiak ezagutu daitezke. Terol kaleko Teatreneu antzokia ere hurbil dago, bi minutura; ikuskizun interesgarriak izaten dira bertan. Eta azkenik, Gracian, beste bi plaza falta dira ezagutzeko, bata bestearen alboan: Virreina eta Diamant.
Sants, geltokia baino askoz gehiago
Santseko geltokia, Alfajarinekin batera, mitikoa da Euskal Herritik autobusean datozenentzat. Geltokiari esker ezagun bihurtutako auzo honek hainbat ustekabe atsegin du, ordea. Hemen, berriz ere, norabiderik gabe ibiltzea da egokiena, herri izaeraz ondo jabetzeko, baina derrigorrez ezagutu beharreko lekuak ere badira. Can Vies litzateke lehenengoa. Gaztetxe hau, beste asko bezala, galzorian dago, baina bizirik dirauen bitartean, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekintza antolatzen jarraituko du. Handik gertu, Bahia dago, 50eko hamarkadan diskoteka izandakoa eta gaur egun okupatuta dagoena; herri kulturari leku egin nahi dio Bahiak. Hitzaldiak ez ezik, jai dotoreak ere antolatzen dituzte.
Tren geltokira hurbildu eta Sants kalea gurutzatuz gero, Riego ingurua dugu. Aukera handia dago alde horretan. Batetik, Terra d"Escudella dugu, tragoxka batzuk hartzeko leku ederra. Taberna hau, kartan dioten bezala, "leku irekia da, non jendea, jan eta edaten duen bitartean, gizartean gertatzen ari den eraldaketaren partaide senti daitekeen". Jateko leku berezi bat Paradeta taberna da; sinestezina dirudien arren, itsaskia prezio onargarri baten truke jateko parada dago taberna horretan. Azkenik, Riego kalean, Ciutat Invisible izeneko liburutegia dago. Ciutat Invisible-n, haiek egindako arropa saltzen dute, liburutegi kritikoa osatu dute, eta agiritegia ere badute, Bartzelonako mugimenduek erabil dezaten. Santsetik zertxobait aldendu eta Montjuicera joz gero, CaixaForum museoa dago; erakusketa interesgarriak dituzte, musutruk.
Bartzelona ezagutu nahi duenak argi izan behar du hiri honek ezin konta ahala aukera ematen dituela. Gida liburuetan nabarmendutako ohiko eraikinak edo tokiak ez dira baztertu behar ukaezina da Parc Güell edo Sagrada Familia leku interesgarriak direla. Baina askotan, gomendiorik jarraitu gabe, leku harrigarri berriak ezagutzeko aukera dago. Beraz, Bartzelonan murgiltzeko, galtzea litzateke bidea aurkitzeko modua.
Hemen dituzue artikuluan aipatutako taberna, antzoki, aterpetxe eta beste zenbaiten helbideak.
Barri Gotic
Jamboree. Plaça Reial. http://www.masimas.com/jamboree
Harlem. Comtessa de Sobradiel, 8. http://www.contesicuentos.com
Mariachi. Codols, 14.
Tio canya. Regomir 18.
Kabul aterpea. Plaça Reial. http://www.kabul.es
Raval
L"avia. Cera 33.
Quixot. Riereta eta Aurora arteko izkina.
La Bata. Sadurni kalea.
Piano. Cera kalea.
Marsella. Sant Pau eta Sant Ramon kaleen arteko izkina.
L'ovella Negra. Sitges kalea.
Born
Va de vi. Banys Vells, 16.
Mudanzas. Vidrieria 15.
Euskal Etxea. Laceta Montcada 1-3. http://www.euskaletxeak.org/
Gracia
La Torna. Sant Pere Martir, 37. http://www.latorna.org
Tatreneu. Terol 26. http://www.teatreneu.com
La barraqueta. C. Virtut , 14.
Ikastola. Perla 22.
Revoluciona"t. Ramon i Cajal.
La Musaranya. Astúries.
Casal de joves de Gràcia. Ros de Olano.
Sants
Can Vies. Carrer Jocs Florals n. 40-42. http://www.barrisants.org/canvies/
Terra d"escudella. Premia 20.
Ciutat invisible. Carrer Riego, 35.
La Paradeta. Carrer Riego, 27.
Bahia. Olzinelles, 31. http://www.salabahia.net/
Bidaia hasi aurretik, egun horietan zer kontzertu, erakusketa, antzezpen eta abar dagoen jakitea komeni da. Udalak hilero argitaratzen duen gida, "Butxaca", interesgarria da horretarako. Informazio bulego gehienetan musutruk lor daiteke, eta hilabete horretan zer estreinaldi dauden esateaz gain, egunez eguneko azalpen xehea ere badakar. Bestalde, "Jovebcn, agenda nitidia"-k, Udalaren beste gida batek, gazteentzako eskaintzaren berri ematen du. Aurrekoa bezala, turismo bulegoetan eskura daiteke.
Baina finean, paperean argitaratutakoari garrantzia kendu gabe, Internetek eskaintzen du, gaur egun, informazio gehien; hori da, beraz, jarduerak ezagutzeko erarik erosoena. Hortaz, sarean ibiltzeko parada izanez gero, www.ciutatoci.com izan daiteke hasteko leku aproposa, ekintza ofizialen eta alternatiboen arteko oreka mantentzen baitu. Aldiz, antzoki nagusietan egin ohi diren kontzertuak eta ikuskizunak ezagutzeko orrialde onena Generalitatearena da (http://cultura.gencat.net/agenda/). Bestalde, http://www.agendabcn.com lekuak ere badu ikuskizun interesgarriei buruzko informazioa. Udalak paperean kaleratzen dituen gidek ere badute online bertsioa: www.bcn.cat/joventut eta www.bcn.cat/cultura
Garapenak izaera galtzea ekarri omen dio Bartzelonari, beste hainbat hiriri ere gertatu bezala. Dena den, galera horretan, zenbaitek eutsi egin diote garai bateko nortasunari. Azokek, esaterako: Bartzelonako ia auzo guztietan merkaturen bat izaten da, eta gainera, arkitektura aldetik, bereziak izaten dira azoka hauek. Multinazionalen aroan, harreman pertsonala aldarrikatu nahi dute merkatuek, eta horrez gainera, produktu onak merke eskaintzen dituzte. Alde Zaharrean, adibidez, hiru azoka berezi daude: Sant Antoni Raval auzoan, Santa Caterina katedral alboan eta Boqueria. Azkenak turista gehiegi izan ohi ditu sarreran, baina hasierako postuetatik urrunduz gero, jende gutxiago topatuko duzue.Hortaz, hiria ezagutzeko bisitaldian, sagar pare bat jateko gogoa izanez gero, Caprabotaz ahaztu eta sar zaitez merkatu hauetako batera.

Auzoz, auzo eta tabernaz, taberna

Ezinbesteko gidak

Azokak: Multinazionalen aroan, salbuespena