Bartzelonako saltzaile ibiltariek euren denda maskarak eta mantalak egiteko lantegi bilakatu dute

Bartzelonako saltzaile ibiltariek euren denda maskarak eta mantalak egiteko lantegi bilakatu dute Saltzaile ibiltarien eta Top Manta-ren sindikatuak Bartzelonako Raval auzoan duen denda josketa lantegi bilakatu dute Ospitale Katalanentzat mantalak eta maskarak ekoizteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelonako-saltzaile-ibiltariek-euren-denda-maskarak-eta-mantalak-egiteko-lantegi-bilakatu-dute/@@download/image/manteros-mascarillas.jpg
2020/04/02
Saltzaile ibiltarien eta Top Manta-ren sindikatuak Bartzelonako Raval auzoan duen denda josketa lantegi bilakatu dute Ospitale Katalanentzat mantalak eta maskarak ekoizteko.
Bartzelonako saltzaile ibiltariek euren denda maskarak eta mantalak egiteko lantegi bilakatu dute

Sindikatuak zehaztu du josteko zortzi makina eta euren oihal propioak erabiliko dituztela milaka maskara ekoizteko. Ekimen honetara batu da RobinHat txapel ekoizlea txano kirurgikoak egiteko.  

Saltzaile ibiltarien denda egokitu egin dute nahitaezkoa den 1.5 metroko distantzia mantentzeko langileen artean. Izan ere, saltzaile ibiltariak prezio altua ordaintzen ari dira koronabirusaren krisia dela eta. Kanpoan saltzen ibiltzen zirenak lanik gabe geratu dira eta askok arazoak dituzte alokairua ordaindu edota oinarrizko elikadura bermatzeko. 
La Associació de Venedors Ambulants elkarteak elikadura banku bat sortu du euren oinarrizko beharrizanak asetzeko elikagai eta produktuak eman ditzan nahi duen orok. Horrela, banku honek 154 familiei lagunduko lieke eta kontu korronte bat, zein PayPal kontu bat ere ireki dituzte diru-laguntzak jasotzeko.