Bartzelona bero-bero

Bartzelona bero-bero https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bartzelona-berobero/@@download/image/93p18barce.jpg
2012/12/13
berria
Bartzelona bero-bero
Bartzelonak berri bero batekin tentatu gaitu: Erika Lust suediar porno izarrak film bat egingo du udaberrian Kataluniako hiriburuan. Erika Lust Bartzelonan bizi da, eta hiriak irudimena pizten dio, nonbait. Azken urteetan pornografia mundua dardarka jarri du Erikak, eta emakumeentzako X zinemaren ikur bihurtu da. Erikak curriculum aparta du, gainera: zientzia politikoetan lizentziaduna, zine zuzendaria, sexuan eta feminismoan aditua, Lust Fims Barcelona ekoiztetxearen sortzailea (www.lustfilms.com)... Duela bi urte, Lustek Five hot stories for her izeneko filma ekoiztu zuen eta, oraintsu, Porno para mujeres liburua kaleratu du. Bartzelona ero, Bartzelona bero!