Barricadak kontzertua emango du Larunbatean Zarauzko hondartzan

Barricadak kontzertua emango du Larunbatean Zarauzko hondartzan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barricadak-kontzertua-emango-du-larunbatean-zarauzko-hondartzan/@@download/image/20108234311Barricada_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Barricadak kontzertua emango du Larunbatean Zarauzko hondartzan
Talde iruindarrak bere azken diskoko –'La tierra esta sorda'– kantuak ekarriko ditu

Zarauzko Garagardo Feriaren X. urteurrena dela eta, ospatzeko, antolatzaileek Nafarroako Barricada rock taldea ekarriko dute datorren larunbatean –hilak 28– kontzertua eman dezaten hondartzan, Desertu Txikian, Argiñano jatetxearen alboan 22:30etatik aurrera.
Sarrerak dagoeneko salgai dira 12 eurotan hainbat tabernatan eta www.ticketmaster.es-en, baina egunean bertan ere izango dira eskuragarri 15 eurotan.

Iruindarrek kantu mitikoak ere tartekatuko dituzte, ziur. Hala ere, La tierra esta sorda izeneko azken diskoko abestiak, memoria historikoaren auziari bete-betean heltzen diotenak izango dira protagonista.

Aurrerapen gisa, Iruñean emandako aurkezpen kontzertuaren zatitxo bat ikus dezakezue alboko bideoan.