Barinsta, konturik gabe Instagram erabiltzeko app-a

Barinsta, konturik gabe Instagram erabiltzeko app-a Instagramen kode irekiko biki honekin ez da konturik ireki behar erabiltzeko, eta beraz, Instagramem kuxkuxean ibili zaitezke inork jakin gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barinsta-konturik-gabe-instagram-erabiltzeko-app-a/@@download/image/instagram.jpg
2021/01/11
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Instagramen kode irekiko biki honekin ez da konturik ireki behar erabiltzeko, eta beraz, Instagramem kuxkuxean ibili zaitezke inork jakin gabe.
Barinsta, konturik gabe Instagram erabiltzeko app-a

Denok ezagutzen dugu Instagram, uneko sare sozialik erabiliena, baina asko dira oraindik bertan kontu bat irekitzera ausartu ez direnak, eta badituzte horretarako pisuzko arrazoiak; pribatutasun eta segurtasun galera bereziki. Baina Instagramen konturik gabe nabigatu nahi dutenek badute bidezidor interesgarria: Barinsta izena du, eta Instagramen biki askea da.

Instagramek ez bezala, Barinstak kode irekia du, eta ez da bertan konturik ireki behar erabiltzeko. Instagramen erabiltzaile estraofiziala da, eta beraz, Instagramen nabigatzeko aukera eskaintzen du bertan zaudela inor konturatzeko arriskurik gabe. Instagramek ez bezala, Barinstak diseinu soilagoa du eta ez du albisteen sekziorik ezta biografiarik ere ez. Gauzak horrela, Barinstak pertsona konkretuen profilak ikuskatzeko aukera eskaintzen du, noski, hauek profil irekia badute.

Behin profilean sartuta, bertako argazkiak, testuak eta traolak ikusi daitezke Barinstarekin, eta noski, komentarioak ere. Bestalde, Barinsta erabiltzeko Instagram kontua irekitzen baduzu, zuzeneko mezuak bidaltzeko eta komentarioak uzteko aukera eskaintzen du, eta baita istorioak ikuskatzeko aukera ere. Gainera, Barinstak abantaila bat du: argazkiak deskargatzeko aukera eskaintzen du. App-a doakoa da.