“Barfly 5”

“Barfly 5” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barfly-5/@@download/image/38p17-1.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
38.zenbakia
Ohitura Euskal Herrira oraingoz iritsi ez den arren, Frantzian ohikoa da musika bidez propaganda egitea. Ez da lehen aldia diskoak kaleratzen dituzten hotel, jatetxe, kafetegi edo dena delakoez hitz egiten dugula. Oraingo honetan, Parisko George V kalean dagoen Barfly izeneko «luxuzko» jatetxeaz hitz egin behar dizuegu. 1995ean ateak zabaldu zituenetik bost disko bilduma kaleratu ditu. Azken honetan, J.C. Sindress, jatetxeko disko-jartzaileak egindako house eta deep house sesioa entzun daiteke. House alaia, bokala eta oso souleroa da, atsegina. Musikarekin geratuko gara kontzientziak —eta patrikak— leku horretara joatea debekatzen baitigute.