Banpiroak?

Banpiroak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/banpiroak/@@download/image/62p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Banpiroak?
Italiako bikote bat emakume haurdun bati iruzur egiteagatik atxilotu dute. Dirudienez, bikotea banpiro mozorrotuta azaldu zitzaion emakumeari, eta espero zuen haurra Antikristoren semea izango zela sinetsarazi zioten. Haurdunaldia eteten lagunduko ziotela esan zioten, eta, horretarako, 50.000 euroko pilulak saldu zizkioten. Halako batean, emakumearen senideek mugimendu arraroak hauteman zituzten haren aurrezkietan; hala, iruzurraz ohartu ziren, eta poliziarengana jo zuten.