Banoa!

Gazte batzuek lehendabiziko lana lortu eta gurasoen etxetik hanka egiten dute. Gurasoenean eroso eta babestuta sentitu eta familiaren magalean luzeago geratzen dira beste batzuk. Gazteok gurasoenetik joan nahi al dugu? Benetan? Zein abantaila eta zein desabantaila du gure kabuz bizitzeak?
Gazte askori gehienoi, ziur asko honako burutazioa edo antzekoa etorri zaigu inoiz: "Ezin dut gehiago. Ni banoa gurasoen etxetik". Une gogorretan, gurasoekin edo anaia-arrebekin errieta egin eta gero, pentsatu ohi ditugu horrelakoak. Hala ere, ez dugu pentsatutakoa egiten; ez denok, behintzat.
Euroestat Europako Batasuneko estatistika erakundearen ikerketen arabera, gazteoi kosta egiten zaigu habia uztea, eta gero eta helduago joaten gara gurasoen etxetik. Ikerketek diotenez, neskak dira 'ihes egiten' lehenak. Lan falta edo ziurtasun ekonomiko eza da habia ez uzteko arrazoi nagusietakoa.
Badakizu: errenta, fakturak, jana ordaindu behar dira, eta lan kontuak ez daude saltoka hasteko moduan. Dena dela, ikerketen arabera, beste arrazoi bat ere bada horren guztiaren atzean. Antza, gazteok bizi kalitate handia dugu gurasoenean, eta erosotasuna galtzeko beldur omen gara: internet, bideoa, berogailua Hau da, ez gaude edozein tokitan eta edozein modutan sartzeko prest. Eta horrez gain, ez gara hain gaizki konpontzen gurasoekin, aurreko belaunaldiko gazteekin alderatuta.
Gazte ausartak
Bi joera antzeman daitezke gaur egungo gazteen artean. Batzuk gurasoen etxetik alde egiten ausartzen dira, nahiz eta lan kontuak erabat lotu gabe izan. Askatasun gogoak bultzatuta joan ohi dira: hala-moduzko lantxo bat lortu eta agur! Ez diete beldur handiegirik izaten lan merkatuaren gorabeherei. Gainera, badakite norbere etxean bizitzeak abantaila handiak dituela: bikotekidearekin lasai egon, nahi bezala jantzi, musika jarri, lagunak etxera eraman, festatxoak egin, inori kontuak ez eman beharra ...
Izena eman nahi izan ez digun Lizarrako 24 urteko neska batek kanpora jo zuen ikastera. Lehen lana lortu ondoren, ez zen gurasoen etxera itzuli: "Ez nuen askatasuna galdu nahi, eta herria txiki geratu zitzaidan. Beraz, gela bat hartu nuen partekatutako etxebizitza batean". Gaztea ondo samar konpontzen zen gurasoekin: "Ez nuen arazorik gauez ateratzeko. Hori bai, ezin nuen mutila etxera eraman".
Gaur egun, diruz "estu samar" dabil, eta "etxeko lanak egiteko denbora" ez du. Gaixo dagoenean ez du gurasoen "zaintza berezia". Baina ez luke atzera egingo: "Inola ere ez! Orain askatasuna dut, eta ez ditut gurasoen hitz aspertuak entzun behar. Gainera, bikotekidearekin bizi naiz", dio. Une honetan lanean ari da. Dena dela, batek daki lanarekin zer gertatuko den! Horrek ez du Lizarrako gaztea gehiegi kezkatzen: "Beti dago zerbait".
Gazte erosoagoak
Beste joera bat ere antzeman daiteke gazteen artean: gutxiago arriskatzen dutenak eta gurasoenean eroso geratzen direnak. Gurasoen altzoan geratzeak abantailak ere baditu: oro har, ez da dirua falta, ez da arropa garbitu behar, hozkailua gainezka, haragia edo arraina ia egunero, telefonoa nahi adina erabiltzeko aukera Horrelako bizimoduarekin, ez al da hobea gurasoekin
jarraitzea?
Gorka Arizmendiarrieta 25 urteko elgetarrak lan finkoa du, baina gurasoekin bizi da: "Momentuz oso gustura nago. Guraso irekiak dira, eta ez dut arazorik. Alde ona badu: eroso nago, ondo jaten dut, eta haiekin ondo moldatzen naizenez, gure gauzez hitz egiteko aukera dugu. Argi dago txanponak beste alde bat ere baduela: esaterako, bakarrik egon nahi izanez gero, ezinezkoa da. Hala ere, alde txarrak gutxi dira".
Muturreko kasuak
Gorkaren kasua ohikoa da gaur egun. Adin horretan, gazte gehienek gurasoekin jarraitzen baitute. Baina, zenbaitek gurasoenean geratzeko hautua muturreraino eraman dute; 30 urteen muga igaro ondoren bertan jarraitzen duen jendea ere bada. Jabi Zurutuza 32 urteko donostiarra, adibidez.
Jabik langabezia saria jasotzen du. Ez da hori, ordea, gurasoekin egoteko arrazoia; gustura dago horrela. "Gurasoenean egoteak gauza on asko du: ezer gutxi egiten dut etxean, eroso bizi naiz, bazkaria prestatzen didate eta nahiko ondo konpontzen naiz haiekin. Bazkarira garaiz iristen ez banaiz, janaria mikrouhin labean sartu eta kitto. Ez naiz errege-erreginak bezala bizi, baina ia-ia. Oraingoz gurasoenean geratuko naiz", dio donostiarrak.
Hala ere, bai Gorkak bai Jabik etorkizunean habia utzi nahi lukete. Biek izena emana dute babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko zerrendetan, baina orain arte ez dute zorte handirik izan. Batek daki! Eta habia uzteko "momentua" noiz iritsiko zain, gurasoen etxean jarraitzen dute. Argi baitago batzuk hotelean baino askoz hobeto bizi direla gurasoen altzoan.

Etxetik alde egitea gazte askoren ametsa da. Hala ere, horretarako, gure ipurdia sartzeko tokia aurkitu behar dugu, eta hori ez da txantxetako kontua. Ondotxo dakigu denok etxebizitza bat alokairuan hartzea garesti dagoela Eta zer esanik ez, erostea! Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan, batez beste, 600 euro ordaindu behar dira hilean, bi logela dituen etxebizitza bat errentan hartzeko. Merkeagoak ere lor daitezke, jakina, baina kostata. Eta horrelakoetan, auskalo etxebizitza nola dagoen! Errenta merketzeko aukerak ere badira: etxean zenbat eta jende gehiago sartu, orduan eta merkeagoa norberaren errenta. Badakizu: ohe bat sukaldean, beste bat egongelan eta hirugarrena komunean. Zergatik ez? Txantxa da, noski.
Etxebizitza erostea, bestalde, ia-ia ezinezkoa da: Donostian 2.851 euro ordaindu behar dira, batez beste, metro karratuko; Gasteizen 2.618 euro; Bilbon 2.293 eta Iruñean 1.836. Ipar Euskal Herrian ere etxeek urrezkoak dirudite: Hendaian 50 metro karratuko apartamentuak 160.000 eurotan, Urruñan 120 metro karratuko etxebizitzak 276.000 eurotan Jakina, gazteentzako babes ofizialeko etxebizitzak ere errentan hartzeko edo erosteko hortxe dira. Eskaintza eskaera baino askoz txikiagoa izaten da, ordea, eta etxebizitzok eskuratzeko baldintza ekonomikoak ere zorrotzegiak izaten dira. Ez dago batere erraz gustuko etxebizitza topatzea; errazagoa da "poxpolo kutxa" bat aurkitzea edo bizitzeko baimena ez duen sotoa hartzea Beste aukera bat okupazioa da.

Gurasoekin bizi diren gazteek irudimena behar dute haien atzaparretatik libre sentitzeko. Ez da gauza batere erraza, baina lor daiteke. Proba ezazu, bestela, Emancipator Bubble-a, gurasoen etxean jartzeko moduko bizitoki puzgarria. Bilboko eta Donostiako zenbait gaztek sortutako Bubble Bussines enpresaren asmakizuna da eta prototipoak aztertzen ari dira gaur egun. Produktuak merkatuan izan dezakeen harrera aztertzen ari gara, eta ona dela ikusiz gero, merkaturatzen hasiko gara, esan digu Saioa Olmo bilbotarrak. Saioa egitasmoaren arduradunetako bat da. Nolakoa da Emancipator-a? Gurasoen etxetik atera gabe, askatasun handia eskaintzen duen burbuia itxurako bizileku puzgarria da. Etxeko edozein lekutan jar daiteke: egongelan, lorategian, kanpoaldean Zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, ereduaren arabera: telefonoa, berogailua, ura Gurasoen etxean bizi diren gazteek halako bat erosiz gero, ez dira hain larri, hain estu, hain kontrolatuta sentituko.
Bederatzi eredu
Oraingoz, bederatzi eredu diseinatu dituzte: oinarrizkoa (argindar, ur, telefono eta internetekin), luxuzkoa (hozkailu eta berogailuarekin), "Eter" izenekoa (flotagarria, gehienera 80 kilo har ditzakeena), "XXL" (tamaina handikoa, lagunak gonbidatzeko), "Fire-Wire" (abenturazaleentzat, etxeko aurrealdean zintzilika daitekeena eta ADSL-a duena), "Sexmancipator" (latex-ezkoa da, kondoiak ditu eta soinugabetuta dago), "Txiroa" (argizariak, ur botila eta telefonoa besterik ez du), "Autodeterminator" (euskal musikarekin eta nork bere konstituzioa idazteko koadernoarekin) eta "Puntxeta" (parrandazaleentzat, dolby soinuarekin eta eguzkiko betaurrekoekin). Burbuia puztu egin behar da eta nahikoa erosoa da. Hori gutxi balitz bezala, merke ateratzen da bertan egotea. Izan ere, burbuiak eskaintzen dituen zerbitzuak gurasoek ordaintzen dituzte. Ez dago batere gaizki, ezta?
Nafarroan etxebizitza bila ari diren gazteen %68 gurasoen etxetik alde egiteko da. Haietako %57k 25 eta 34 urte dituzte, %39k 18 eta 24 urte bitartean eta %3,7 35 urte edo gehiago dituzte. Gazte horien guztien %40k lan finkoa dute, %35k aldi baterako lana, %5 langabe daude eta %8 bere kabuz ari dira lanean. Hori bai soldatak bataz beste 650 eurokoak dira.
Bestalde, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen %20 besterik ez da bizi bere kabuz. Gazte horien %43k 600 euro baino gutxiagoko soldata dute. Mutilen kasuan %36,1k du 600 euro baino gutxiagoko soldata, eta neskenean %52,2-k. Paradojikoki, ikerketen arabera, neskak dira gurasoen etxetik aldegiten lehenak.

Zein aukera dago?

Gurasoenean baino burbuia batean

650 euro inguruko soldata