Banksy-ren erreskate barkuak Italiaren laguntza jaso du

Banksy grafitigile famatuak diruz finantzatutako Luise Michel itsasontziak sekulako erreskate operazioa egin berri du Mediterraneoan; 219 lagun erreskatatu zituen bi operaziotan, eta itsasontzia mugitu ezinik gelditu zen, gehiegizko pisuagatik. Itsasontziak laguntza eskatu die Italiako kostazainei, tripulazioko 10 kideek ezin zutelako 219 naufragoen beharrei aurre egin; operazioan, erreskatatuetako bat hil zen. Gauzak horrela, Italiako kostazainek egoera zaurgarrienean zeuden 49 naufrago lurreratu dituzte, horien artean, 32 emakume, 13 haur eta lau gizon.
Louise Michel itsasontzia Valentziatik abiatu zen abuztuaren 18an; XIX mendeko anarkista frantsesaren omenez izendatu dute horrela, eta Banksyk grafiti batekin apaindu zuen itsasontzia.