Banksy-k osasun langileei zuzendutako obra enkantea jarri du bertan irabazitakoa beraiei emateko

Banksy-k osasun langileei zuzendutako obra enkantea jarri du bertan irabazitakoa beraiei emateko Berrogeialdian zehar sortu zuen koadroa artista ezagunak osasun profesionalei eskertzea egin nahian. Orain enkantean jarri du eta estimatzen da lau milioi eurotan saldu litekeela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/banksy-k-osasun-langileei-zuzendutako-obra-enkantea-jarri-du-bertan-irabazitakoa-beraiei-emateko/@@download/image/167913.jpg
2021/03/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Berrogeialdian zehar sortu zuen koadroa artista ezagunak osasun profesionalei eskertzea egin nahian. Orain enkantean jarri du eta estimatzen da lau milioi eurotan saldu litekeela.
Banksy-k osasun langileei zuzendutako obra enkantea jarri du bertan irabazitakoa beraiei emateko

Bansky artistak Game Changer (inflexio puntua) deitutako obra enkantean jarriko du. Obra hau konfinamenduan egin zuen osasun langileei eskertzea moduan eta bere salmentarekin eskuratuko duen dirua Britainiar Osasun Sistemari emango dio. Enkantea martxoaren 23an izango da.

Game Changer koadroak haur txiki bat erakusten du bere superheroiekin jolasten. Eskuan musukoarekin dagoen erizain bat du, kapa bat duena eta ukabila altxatua; bitartean Batman eta Spiderman zaborrontzi baten barnean azaltzen dira.

Modu honetara, osasun langileen irudia eta lana baloratzea zuen helburu, beraiek direla benetako heroiak aldarrikatzea. Obrarekin batera iruzkin hau ere gehitu zuen: Eskerrik asko egiten ari zareten guztiagatik. Espero dut honek argi pixka bat ekartzea lekuari, zuri beltzean bada ere. Izan ere, Ingalaterra hegoaldeko ospitale bati eman zion koadroa hasiera batean. Orain, enkantean jarriko da. Obraren balioa 2.9 eta 4 milioi euro artekoa da, estimatu denez, eta guztia osasun langileentzat izango da.