Bang Bang! Zer dakarte aurten?

Bang Bang! Zer dakarte aurten? Gertu da zinema denboraldi bihurriena! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bang-bang-zer-dakarte-aurten/@@download/image/bangbang-a3.jpg
2018/09/19
albiste-laburra
Gertu da zinema denboraldi bihurriena!
Bang Bang! Zer dakarte aurten?

Bang Bang Zinema bosgarren denboraldira gertu da eta, dirudienez, berezia baino bereziago izango da, gauza berriekin eta ezusteko bat baino gehiagorekin. Urriaren 20ean egingo dute, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astearekin bat eginez. Ondoren, abenduaren 29an, urteari amaiera emateko festa antolatuko dute. Datorren urteari begira, otsailaren 9an festa berezia egingo dute San Valentin aitzaki hartuta, eta apirilak 13 apustu "arriskutsua" egingo dute. Denboraldia amaitzeko ekainak 8 sekulako danbatekoa emango dute!

Bozkatuenak izan diren bi film eskainiko dituzte urriak 20; The Exorcist eta Total Recall. Sarrerak urriak 5 egongo dira salgai, 12:00etan. Ez galdu aukera!

Eta abenduan zer? The Rocky Horror Picture Show bizi nahi baduzu, adi!